Hasiera

ALBISTEAK

2017-09-22

EUSKARA ESKURA. MATRIKULA ZAITEZ!

Ordizian baduzu euskara non ikasi eta non praktikatu eta, gainera, Udalak ikasteko diru-laguntzak ere ematen ditu.

NON IKASI

Goiztiri AEK euskaltegia (Nafarroa Beherea kalea 1  943889174  ordizia@aek.eus.  Maila guztiak eta gurasorntzako talde bereziak. Matrikula zabalik.

UDALAREN DIRU-LAGUNTZAK

Udalak baldintza batzuk betetzearen truke, euskara ikastaroetako matrikularen ondoko ehunekoa itzultzen du:

-%80a sarrera mugatuak dituztenei

-%75a langabetuei, ikasleei, gurasoei eta hitzarmena duten establezimendu, enpresa edo kirol elkarteetako langileei

%30a lanean ari direnei

NON PRAKTIKATU

Mintzalaguna egitasmoa. Informazioa: Hitzaro euskara elkartea. 943162366 hitzaro@gmail.com

Euskara eskura duzu Ordizian. Zatoz!


Gehiago irakurri

2017-07-24

ORDIZIAN GIDABAIMENA EUSKARAZ

Euskararen martxan primeran!

Aurten ere Ordiziako Udalak "Gidabaimena euskaraz" egitasmoa martxan jarri du. Egitasmo honen helburua aukera berdintasuna bermatzea, teorikoa euskaraz atera nahi dutenen eskaria handitzea eta autoeskolak eta herritarrak kanpainan inplikatzea izango da.

Azken urteotan Ordizian gidabaimena euskaraz atera dutenen ehunekoa hazi egin da (2014an, %8,92; 2016an, %16,17)eta bide horretan jarrai dezaten  Udalak herriko gazteak animatu nahi ditu.

Horrenbestez, 2017an teorikoa euskaraz egiten baduzu, saria ere irabaz dezakezu. Argazkian aurtengo irabazlea Aritz Sukia eta Euskara zinegotzia Joseignazio Iturrioz.

Anima zaitez!

 

Gehiago irakurri

2017-06-15

ORDIZIAKO KALEETAN ZENBAT ERABILTZEN DA EUSKARA?

 Horixe eta beste hainbat datu emango dituzte ezagutzera Soziolinguistika Klusterrak eta Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak , hilak 19, arratsaldeko 7etan Barrenako Areto Nagusian. 

 

Soziolinguistika Klusterrak 2017ko martxoan zehar hainbat egunetan euskararen erabilera datuak jaso zituen Ordiziako kaleetan zehar. Kale-neurketa hauetan erabiltzen den teknika behaketa zuzena da; hau da, ezertxo ere galdetu gabe, neurtzaileek herriko kaleetan zehar topatzen duten jendeak darabilen hizkuntza jasotzen da. Hori dela eta, neurketetan aritu direnek, ordiziarrek hitz egitean duten joera naturala jaso dute. 

Ekainaren 19an 19:00etan Barrenako Areto Nagusian izango den aurkezpen-bileran, lan honek eman dituen emaitzak aurkeztuko ditu Soziolinguistika Klusterreko kide den Belen Urangak: euskararen erabilerak izan duen bilakaera Ordizian azkeneko urteotan, beste hizkuntzen presentzia zein den, sexuen arabera euskara zenbat hitz egiten den, adin-tarte desberdinetan (haur, gazte, heldu eta adineko) zenbat hitz egiten den, Ordiziako zonalde bakoitzean euskaraz zenbat hitz egiten den…

Herritarrak eta eragileak gonbidatuta

Kale Neurketen emaitzak beharrezkoak dira euskararen sustapenean lehentasunak ezartzeko. Guztiok euskararen sustatzaile izanik, Ordiziako Udalak herritar guztiei egin nahi die aurkezpen-bilerara etortzeko gonbidapena, datuak ezagututa, ondorioez edo interpretazioez elkarrekin hitz egiteko.   

Gehiago irakurri

2017-06-02

FAMILIENTZAKO JOLAS DINAMIZAZIOAK ORDIZIAN

Ekainaren 8tik 29ra, ostegunero, Plaza Nagusian hitzordua.

Ordiziako Udalak eta Urtxintxak elkarlanean, kaleetan eta parkeetan euskararen erabilera handitzeko helburuz, Zabu Zibu egitasmoan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi diete 3-5 urte bitarteko haurrei eta euren familiei.

Ekainaren 8an, 15ean, 22an eta 29an, 18:00etatik 19:00etara, herriko Plaza Nagusian jolas dinamizazioak burutuko dira Urtxintxako jolas dinamizatzaileen laguntzaz.

Familientzako aukera bikaina euskaraz ederki pasatzeko. Hurbil zaitezte!

Gehiago irakurri

2017-06-01

GURASO EUSKALDUNEI ZUZENDURIKO IRRATI-TARTEAK

"Zer entzun, hura esan" hizkuntza ohiturak etxean hasten dira.

 

Gipuzkoako Euskara Zerbitzuek elkarlanean guraso euskaldunei zuzenduriko irrati-tarteen kanpaina abiatu dute. Entzuteko, hemen klikatu.

Gehiago irakurri

2017-05-24

UDAKO EUSKARAZKO IKASTAROAK

Euskara Sailaren diru-laguntzak

Uda ate-joka dugu eta udako euskarazko ikastaroen eskaintza ere bai.

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatu dituen ikastaroetan izen-ematea berriki zabaldu da eta horrekin batera beste eskaintzak ere egon badaude: Euskal Herriko Unibertsitateko ikastaroak eta HIK HASIren udako topaketak.

Ordiziako Udaleko Euskara Sailak diru-laguntzak ematen ditu langabe edo ikasten ari eta udako euskarazko ikastaroa egiten dutenei. Matrikularen %50a itzultzen zaie, beti ere, baldintza batzuk betez gero.

Diru-laguntzei buruzko INFORMAZIO GEHIAGO

Gehiago irakurri

2017-05-04

ORDIZIAKO UDALEKU IREKIAK

Izen-ematea zabalik maiatzaren 12a arte

Ordiziako Udaleko Euskara Sailak   UDALEKU IREKIAK antolatu ditu bigarren urtez.

HH4tik LH5era bitarteko haurrei zuzenduriko udaleku hauek udan  aisialdian euskaraz gozatzea eta herriko haurren arteko harremanak euskaraz izatea dute helburu eta horiek lortze aldera makina bat jolas, tailer, ekintza…antolatuko ditu udalekuak dinamizatuko dituen Hitzaro euskara elkarteak.

Lau aste iraungo dute, ekainaren 26tik uztailaren 21era, eta goizez burutuko dira (10:00-12:30) Jakintza ikastolako eta Urdaneta ikastetxeko  zaintza eta jangela zerbitzuekin koordinatuta.

Gehiago irakurri

2017-04-07

AITORPENA EUSKARARI!

Errenta aitorpena ere euskaraz.

Ordizia, Lazkao eta Beasaingo Udalok AITORPENA EUSKARARI kanpaina jarri dugu martxan. 2009az geroztik urtero egiten dugu kanpaina, euskaraz egiten diren aitorpenen kopurua hazteko helburuarekin.

Urte hauetan euskaraz egin diren errenta aitorpenen portzentajea bikoiztu egin da Ordizian: %8,29tik %18,19ra igo da.

Errenta aitorpena euskaraz egiteko dauden aukerak azaltzeko etxe guztietara esku-orria bidali da eta herriko hainbat tokitan ere utzi da edonoren eskura.

Errenta aitorpena euskaraz eginez, arlo honetan ere euskarari aitorpena egiten diozu. Zeure aukera da, aitorpena euskarari!

KONTUAN HARTZEKOAK

Autolikidazio proposamenak onartzea:

2017ko apirilaren 6tik ekainaren 26ra

Errenta mekanizaturako hitzordua eskatzea:

2017ko apirilaren 11tik ekainaren 5era

Aitorpenak aurkezteko epea:

2017ko apirilaren 18tik ekainaren 26ra

HITZORDUA ESKATZEKO, KONTSULTAK EGITEKO ETA ARGIBIDEETARAKO

Telefono bidezko laguntza: 902 100 040

Foru Ogasunaren Beasaingo bulegoa

www.gipuzkoa.net/ogasuna

Gehiago irakurri

2016-06-29

irudia

MERKATARI ERREFERENTEEI AITORTZA EKITALDIA

Ordiziako Udalak euskararen alde lan egin duten merkatari erreferenteei aitortza ekitaldia eskaini zien atzo. Bertan, udalak eta Elhuyar Aholkularitza elkarteak egindako lanaren laburpena aurkeztu zen.

Euskara saileko teknikariak, euskara eta hezkuntza zinegotzia, Ordizian merkatari elkarteko arduradunak, Hitzaro euskara elkarteko arduraduna, Jose Miguel Santamaria alkatea...denak bildu ginen merkatariei eskerrak emateko eta aurrerantzean ere euskara bultzatzeko udalaren laguntza edukiko dutela adierazteko.

Hauek izan dira omendutako establezimenduak:

KIXKET KAFETEGIA, ALOTZA HAUR ESKOLA, AUZOKI KOMUNITATEEN ADMINISTRAZIOA, IKASTING AKADEMIA, JAIAK DENDA, GOEN ARRANDEGIA, ARANTXA TABERNA, HAIZPE JATETXEA, KIRKIL PUBA, LA GRANJA TABERNA, LUBAKI TABERNA, MARTINEZ JATETXEA, ORLEGI TABERNA, ANA MARI ARRANDEGIA, ARIZMENDI ZAPATA DENDA, ARRIZUBIETA HORTZ KLINIKA, ASEGUROGINTZA, AZURMENDI HARATEGIA, ZEBERIO HARATEGIA, ERROTAUNDI OKINDEGIA, SOLOZABAL AUTOESKOLA, GOIERRIKO NEKAZAL KOOPERATIBA, HEMEN ALTZARIAK, IMANOL OTEGI ABOKATUA, JON DEK DEKORAZIOA, JOSUNE ESTETIKA ZENTROA, LARRATXA ESTANKOA, LASA HARATEGIA, LUBERRI LORA DENDA, MATTI JANTZI DENDA, MUGUET LORA DENDA, NAHIKARI GOZOTEGIA, NARAI HAUR JANTZIAK, NESS JANTZI DENDA, ORDIZIAKO OSASUN ZENTROA, OREKA BELAR DENDA, OSKARBI OINETAKO DENDA, PALOMO JANTZI DENDA, PSIKOLAGUN GABINETEA, SIBENOY ESTETIKA ZENTROA, SIGLO XX HARATEGIA, URTEAGA ARRANDEGIA, VICUÑA JANTZI DENDA, SUGAAR 1996 eta J. MUJIKA HARATEGIA.

 

Establezimendu guzti hauek oroigarria jasoko dute Ordiziako Udalaren izenean.

ORDIZIAKO UDALAK ESKERRAK EMAN NAHI DIZKIE ESTABLEZIMENDU HAUEI EUSKARAREN ALDE EGITEN DUTEN LANAGATIK.

Gehiago irakurri

2016-06-22

irudia

MERKATARITZAN EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO EGITASMOA.AITORTZA EKITALDIA

Ordiziako Udalak,  Ordiziako establezimenduen euskararen egungo egoera eta erabilera zein den aztertu du eta hobekuntza proposamenak egin ditu Elhuyar Aholkularitza Zerbitzuarekin batera. Ikerketa honetan hainbat datu atera dira. Honenbestez, Ordiziako Udalak euskararen esparruan erreferenteak diren merkatariak omendu nahi ditu eta horretarako prestatu da ekitaldi hau.

 

Ekitaldia EKAINAREN 28AN, ASTEARTEAN, 15:00etan BATZAR ARETOAN izango da. Hori dela eta, euskararen eragileak, merkatariak eta herritarrak gonbidatu nahi ditugu ekitaldi honetan parte hartzera.

 

 

 

Udaletik gainera establezimendu hauei esan nahi diegu:

MILA ESKER EUSKARAREN ALDE LAN EGITEAGATIK

 

 

Gehiago irakurri

NABARMENDUAK

EGITASMOAK ZURETZAT

BA AL ZENEKIEN?

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Iraila 2017 Aurrera
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli