Hasiera

ALBISTEAK

2017-07-24

ORDIZIAN GIDABAIMENA EUSKARAZ

Euskararen martxan primeran!

Aurten ere Ordiziako Udalak "Gidabaimena euskaraz" egitasmoa martxan jarri du. Egitasmo honen helburua aukera berdintasuna bermatzea, teorikoa euskaraz atera nahi dutenen eskaria handitzea eta autoeskolak eta herritarrak kanpainan inplikatzea izango da.

Azken urteotan Ordizian gidabaimena euskaraz atera dutenen ehunekoa hazi egin da (2014an, %8,92; 2016an, %16,17)eta bide horretan jarrai dezaten animatu nahi ditu Udalak herriko gazteak.

Horrenbestez, 2017an teorikoa euskaraz egiten baduzu, saria ere irabaz dezakezu. Argazkian aurtengo irabazlea Aritz Sukia eta Euskara zinegotzia Joseignazio Iturrioz.

Anima zaitez!

 

Gehiago irakurri

2017-07-17

EUSKARA ESKOLETARAKO DIRU-LAGUNTZEN EBAZPENA 2016-2017 IKASTURTEA

Ordiziako Udaleko Euskara Sailak 2016-2017 ikasturteko euskara eskoletarako diru-laguntza eskaerak aztertu eta behin-behineko ebazpena atera du. Akatsak zuzentzeko epea: 2017ko uztailaren 18tik 28ra.

 

Gehiago irakurri

2017-06-15

ORDIZIAKO KALEETAN ZENBAT ERABILTZEN DA EUSKARA?

 Horixe eta beste hainbat datu emango dituzte ezagutzera Soziolinguistika Klusterrak eta Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak , hilak 19, arratsaldeko 7etan Barrenako Areto Nagusian. 

 

Soziolinguistika Klusterrak 2017ko martxoan zehar hainbat egunetan euskararen erabilera datuak jaso zituen Ordiziako kaleetan zehar. Kale-neurketa hauetan erabiltzen den teknika behaketa zuzena da; hau da, ezertxo ere galdetu gabe, neurtzaileek herriko kaleetan zehar topatzen duten jendeak darabilen hizkuntza jasotzen da. Hori dela eta, neurketetan aritu direnek, ordiziarrek hitz egitean duten joera naturala jaso dute. 

Ekainaren 19an 19:00etan Barrenako Areto Nagusian izango den aurkezpen-bileran, lan honek eman dituen emaitzak aurkeztuko ditu Soziolinguistika Klusterreko kide den Belen Urangak: euskararen erabilerak izan duen bilakaera Ordizian azkeneko urteotan, beste hizkuntzen presentzia zein den, sexuen arabera euskara zenbat hitz egiten den, adin-tarte desberdinetan (haur, gazte, heldu eta adineko) zenbat hitz egiten den, Ordiziako zonalde bakoitzean euskaraz zenbat hitz egiten den…

Herritarrak eta eragileak gonbidatuta

Kale Neurketen emaitzak beharrezkoak dira euskararen sustapenean lehentasunak ezartzeko. Guztiok euskararen sustatzaile izanik, Ordiziako Udalak herritar guztiei egin nahi die aurkezpen-bilerara etortzeko gonbidapena, datuak ezagututa, ondorioez edo interpretazioez elkarrekin hitz egiteko.   

Gehiago irakurri

2017-06-02

FAMILIENTZAKO JOLAS DINAMIZAZIOAK ORDIZIAN

Ekainaren 8tik 29ra, ostegunero, Plaza Nagusian hitzordua.

Ordiziako Udalak eta Urtxintxak elkarlanean, kaleetan eta parkeetan euskararen erabilera handitzeko helburuz, Zabu Zibu egitasmoan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi diete 3-5 urte bitarteko haurrei eta euren familiei.

Ekainaren 8an, 15ean, 22an eta 29an, 18:00etatik 19:00etara, herriko Plaza Nagusian jolas dinamizazioak burutuko dira Urtxintxako jolas dinamizatzaileen laguntzaz.

Familientzako aukera bikaina euskaraz ederki pasatzeko. Hurbil zaitezte!

Gehiago irakurri

2017-06-01

GURASO EUSKALDUNEI ZUZENDURIKO IRRATI-TARTEAK

"Zer entzun, hura esan" hizkuntza ohiturak etxean hasten dira.

 

Gipuzkoako Euskara Zerbitzuak elkalanean, guraso euskaldunei zuzenduriko irrati-tarteen kanpaina abiatu dute. Entzuteko, hemen klikatu.

Gehiago irakurri

2017-05-24

UDAKO EUSKARAZKO IKASTAROAK

Euskara Sailaren diru-laguntzak

Uda ate-joka dugu eta udako euskarazko ikastaroen eskaintza ere bai.

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatu dituen ikastaroetan izen-ematea berriki zabaldu da eta horrekin batera beste eskaintzak ere egon badaude: Euskal Herriko Unibertsitateko ikastaroak eta HIK HASIren udako topaketak.

Ordiziako Udaleko Euskara Sailak diru-laguntzak ematen ditu langabe edo ikasten ari eta udako euskarazko ikastaroa egiten dutenei. Matrikularen %50a itzultzen zaie, beti ere, baldintza batzuk betez gero.

Diru-laguntzei buruzko INFORMAZIO GEHIAGO

Gehiago irakurri

2017-05-04

ORDIZIAKO UDALEKU IREKIAK

Izen-ematea zabalik maiatzaren 12a arte

Ordiziako Udaleko Euskara Sailak   UDALEKU IREKIAK antolatu ditu bigarren urtez.

HH4tik LH5era bitarteko haurrei zuzenduriko udaleku hauek udan  aisialdian euskaraz gozatzea eta herriko haurren arteko harremanak euskaraz izatea dute helburu eta horiek lortze aldera makina bat jolas, tailer, ekintza…antolatuko ditu udalekuak dinamizatuko dituen Hitzaro euskara elkarteak.

Lau aste iraungo dute, ekainaren 26tik uztailaren 21era, eta goizez burutuko dira (10:00-12:30) Jakintza ikastolako eta Urdaneta ikastetxeko  zaintza eta jangela zerbitzuekin koordinatuta.

Gehiago irakurri

2017-04-07

AITORPENA EUSKARARI!

Errenta aitorpena ere euskaraz.

Ordizia, Lazkao eta Beasaingo Udalok AITORPENA EUSKARARI kanpaina jarri dugu martxan. 2009az geroztik urtero egiten dugu kanpaina, euskaraz egiten diren aitorpenen kopurua hazteko helburuarekin.

Urte hauetan euskaraz egin diren errenta aitorpenen portzentajea bikoiztu egin da Ordizian: %8,29tik %18,19ra igo da.

Errenta aitorpena euskaraz egiteko dauden aukerak azaltzeko etxe guztietara esku-orria bidali da eta herriko hainbat tokitan ere utzi da edonoren eskura.

Errenta aitorpena euskaraz eginez, arlo honetan ere euskarari aitorpena egiten diozu. Zeure aukera da, aitorpena euskarari!

KONTUAN HARTZEKOAK

Autolikidazio proposamenak onartzea:

2017ko apirilaren 6tik ekainaren 26ra

Errenta mekanizaturako hitzordua eskatzea:

2017ko apirilaren 11tik ekainaren 5era

Aitorpenak aurkezteko epea:

2017ko apirilaren 18tik ekainaren 26ra

HITZORDUA ESKATZEKO, KONTSULTAK EGITEKO ETA ARGIBIDEETARAKO

Telefono bidezko laguntza: 902 100 040

Foru Ogasunaren Beasaingo bulegoa

www.gipuzkoa.net/ogasuna

Gehiago irakurri

2016-11-30

EGITARAU ZABALA EUSKARAREN ASTEAN

 Abenduaren 3a, larunbata, Euskararen Eguna izango dugu. Egun honen bueltan egitarau zabala antolatu dute Udalak eta herriko eragileek. 

Egitaraua hementxe ikus dezakezu! Animatu eta parte hartu!

Gehiago irakurri

2016-10-06

irudia

EUSKARAZ BIZI, EUSKARAZ EROSI

Ordiziako Udalak, Elhuyar Aholkularitza zerbitzuarekin eta Ordizian merkatari elkartearekin batera, EUSKARAZ BIZI, EUSKARAZ EROSI kanpaina jarri du abian merkataritzaren esparruan euskararen sustapena egiteko. Kanpaina urriaren 17tik 31era bitartean burutuko da. Kanpainak irauten duen bitartean euskaraz erosten duen edonork, eskuorria bete, eta 100 €ko 4 erosketa txartelen zozketan sartuko da. Erantzunak uzteko buzoiak Barrenan eta Udaltzaingoan aurkituko dituzu.

 

Establezimenduetan gainera, euskara mailari dagokion pegatina jartzeko aukera eskainiko zaie. Era honetan, bezeroari jakinarazten zaio euskaraz egin dezakeela erosketa.

 

Gainera, urriaren 26an euskara sailak postua jarriko du azokan eta EUSKARAZ BIZI, EUSKARAZ EROSI lelopean hainbat poltsa oparituko dizkie herritarrei erosketak euskaraz egin ditzaten. Azokako ekoizleekin ere lanketa egingo da euskara indartzeko.

 

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

 

Gehiago irakurri

2016-09-16

irudia

BIDE EMAN EUSKARARI. MATRIKULA ZAITEZ

Ordiziako Udalak, eskualdeko eragileekin batera, matrikulazioa bultzatzeko kanpaina martxan jarri du. Eskualdean euskara ikasteko hemen duzue informazioa: 

ORDIZIAKO GOIZTIRI AEK EUSKALTEGIA. Nafarroa beherea kalea, 1. 943 88 91 74; ordizia@aek.eus

BEASAINGO GOIZTIRI AEK EUSKALTEGIA. J.M.Iturriotz, 14, behea. 943 88 93 40. beasain@aek.eus

BEASAINGO UDAL EUSKALTEGIA. Zazpiturrieta, 4. 943 02 81 00. euskaltegia@beasain.net

LAZKAOKO MAIZPIDE EUSKALTEGIA-BARNETEGIA. Elosegi kalea, 40, bis. 943 88 92 31. lazkao@maizpide.eus

 

UDALAREN DIRU-LAGUNTZAK

%80a sarrera mugatuak dituztenei.

%75a langabetuei, ikasleei, gurasoei eta hitzarmena duten establezimendu, enpresa edo kirol elkarteetako langileei.

%30 lanean ari direnei.

Baldintzak: Ordizian erroldatua egotea, 16 urte baino gehiago edukitzea eta %85eko asistentzia edukitzea.

Gehienez 480€ jaso daitezke. Gurasoen kasuan diru-laguntza 12 urtez azpiko seme-alabak dituzten gurasoentzat da.

 

Gehiago irakurri

2016-07-15

EUSKARA ESKOLETARAKO DIRU LAGUNTZEN EBAZPENA 2015/16 IKASTURTEA

Ordiziako udaleko euskara sailak euskara eskoletarako diru laguntzak aztertu eta behin-behineko ebazpena atera du. Akatsak zuzentzeko epea: uztailaren 16tik 29ra. Bestalde, izartxoa duten eskatzaileek diru-laguntza jasotzeko falta zaien agiria aurkeztu behar dute. 

NAN ZKIA.        PORTZENTAIA       ITZULTZEKO

72419620A                  %30                      107,00 €
15980012A                  %30                      104,00 €
72426639F                  %80                       320,80 €
73036916W                 %75                      172,50 €
08925036R                  %75                    *325,50 €
15985897T                   %75                     305,25 €
72433724P                  %30                     128,40 €
77319921Q                  %80                     480,00 €
15877110A                   %30                       98,10 €
X26344636C                %80                    347,20 €
34089583H                   %75                    325,50 €
34092736C                   %75                    282,75 €
44134967V                   %80                    320,80 €
08902343D                   %30                    122,00 €
44331401M                   %75                    282,65 €
15971113M                    %75                   469,50 €
72442064E                    %30                   157,50 €
72433820N                    %80                   324,80 €
72451496R                    %75                 *393,75 €
72419753K                     %30                  122,10 €
46627589B                     %75                   300,75 €
34104037M                    %75                   282,75 €
72507610H                     %75                  202,50 €
72419740P                     %30                     68,00 €
72691020A                     %30                  157,50 €
34104393Q                     %75                  321,00 €
72433695W                    %60                  256,20 €
15989856A                     %75                  283,02 €
13063191L                     %60                  224,40 €
15924001C                    %75                   385,50 €
MM805849                     %75                   288,00 €
 

 

Gehiago irakurri

2016-07-08

ORDIZIAN GIDABAIMENA EUSKARAZ

EUSKARAREN MARTXAN PRIMERAN

 

Aurten ere Ordiziako Udalak "Gidabaimena euskaraz" egitasmoa martxan jarri du. Egitasmo honen helburua aukera berdintasuna bermatzea, teorikoa euskaraz atera nahi dutenen eskaria handitzea eta autoeskolak eta herritarrak kanpainan inplikatzea izango da.

 

Ordiziako gazteek ikasketak euskaraz egin dituzte. Koherentea da, beraz, gidabaimena ateratzeko azterketa ere euskaraz egin nahi izatea.

 

2016. urtean teorikoa euskaraz egiten baduzu 400€KO SARIA IRABAZI DEZAKEZU!

ANIMATU ZAITEZTE!

Gehiago irakurri

2016-06-29

irudia

MERKATARI ERREFERENTEEI AITORTZA EKITALDIA

Ordiziako Udalak euskararen alde lan egin duten merkatari erreferenteei aitortza ekitaldia eskaini zien atzo. Bertan, udalak eta Elhuyar Aholkularitza elkarteak egindako lanaren laburpena aurkeztu zen.

Euskara saileko teknikariak, euskara eta hezkuntza zinegotzia, Ordizian merkatari elkarteko arduradunak, Hitzaro euskara elkarteko arduraduna, Jose Miguel Santamaria alkatea...denak bildu ginen merkatariei eskerrak emateko eta aurrerantzean ere euskara bultzatzeko udalaren laguntza edukiko dutela adierazteko.

Hauek izan dira omendutako establezimenduak:

KIXKET KAFETEGIA, ALOTZA HAUR ESKOLA, AUZOKI KOMUNITATEEN ADMINISTRAZIOA, IKASTING AKADEMIA, JAIAK DENDA, GOEN ARRANDEGIA, ARANTXA TABERNA, HAIZPE JATETXEA, KIRKIL PUBA, LA GRANJA TABERNA, LUBAKI TABERNA, MARTINEZ JATETXEA, ORLEGI TABERNA, ANA MARI ARRANDEGIA, ARIZMENDI ZAPATA DENDA, ARRIZUBIETA HORTZ KLINIKA, ASEGUROGINTZA, AZURMENDI HARATEGIA, ZEBERIO HARATEGIA, ERROTAUNDI OKINDEGIA, SOLOZABAL AUTOESKOLA, GOIERRIKO NEKAZAL KOOPERATIBA, HEMEN ALTZARIAK, IMANOL OTEGI ABOKATUA, JON DEK DEKORAZIOA, JOSUNE ESTETIKA ZENTROA, LARRATXA ESTANKOA, LASA HARATEGIA, LUBERRI LORA DENDA, MATTI JANTZI DENDA, MUGUET LORA DENDA, NAHIKARI GOZOTEGIA, NARAI HAUR JANTZIAK, NESS JANTZI DENDA, ORDIZIAKO OSASUN ZENTROA, OREKA BELAR DENDA, OSKARBI OINETAKO DENDA, PALOMO JANTZI DENDA, PSIKOLAGUN GABINETEA, SIBENOY ESTETIKA ZENTROA, SIGLO XX HARATEGIA, URTEAGA ARRANDEGIA, VICUÑA JANTZI DENDA, SUGAAR 1996 eta J. MUJIKA HARATEGIA.

 

Establezimendu guzti hauek oroigarria jasoko dute Ordiziako Udalaren izenean.

ORDIZIAKO UDALAK ESKERRAK EMAN NAHI DIZKIE ESTABLEZIMENDU HAUEI EUSKARAREN ALDE EGITEN DUTEN LANAGATIK.

Gehiago irakurri

2016-06-27

UEU-ko UDAKO IKASTAROAK

Ekaina eta uztaila bitartean UEUko ikastaroak egingo dira Eibar, Baiona eta Donostian. Ordizian erroldatuta dauden ikasleek diru laguntzak eska ditzakete euskaraz diren ikastaroetan parte hartzeagatik: 

 

Diru laguntza oinarriak hemen

UEUko ikastaroen informazio osagarria hemen

 

Informazioaren webgunea hauxe da: www.ueu.eus/ikasi/udako-ikastaroak

 

ANIMATU ZAITEZTE!

 

 

Gehiago irakurri

2016-06-22

irudia

MERKATARITZAN EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO EGITASMOA.AITORTZA EKITALDIA

Ordiziako Udalak,  Ordiziako establezimenduen euskararen egungo egoera eta erabilera zein den aztertu du eta hobekuntza proposamenak egin ditu Elhuyar Aholkularitza Zerbitzuarekin batera. Ikerketa honetan hainbat datu atera dira. Honenbestez, Ordiziako Udalak euskararen esparruan erreferenteak diren merkatariak omendu nahi ditu eta horretarako prestatu da ekitaldi hau.

 

Ekitaldia EKAINAREN 28AN, ASTEARTEAN, 15:00etan BATZAR ARETOAN izango da. Hori dela eta, euskararen eragileak, merkatariak eta herritarrak gonbidatu nahi ditugu ekitaldi honetan parte hartzera.

 

 

 

Udaletik gainera establezimendu hauei esan nahi diegu:

MILA ESKER EUSKARAREN ALDE LAN EGITEAGATIK

 

 

Gehiago irakurri

2015-11-23

ABENDUAK 3 EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an euskararen eguna ospatzen da. Hori dela eta, Ordiziako Udalak, herriko eragileekin elkarlanean, hainbat egitasmo prestatu ditu.

Informazio orokorra hemen:

 

Hauek dira egitasmo nagusiak: 

 ANIMATU ETA PARTE HARTU!

ZUNBA SAIOA: 10:45etatik aurrera Ordiziako ikasle guztiak bilduko dira euskaraz bizi nahi dut zunba saioa dantzatzeko. Lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta batxilergoko ikasleak Plaza Nagusian bilduko dira eta haur hezkuntzako ikasleak Barandiaran plazan. 

ARGAZKI ERRALDOIA: 18:15ean Ordiziako kirolariak bildu nahi ditugu argazki erraldoia egiteko. Ahal baduzue etor zaitezte zuen taldeko ekipazioarekin. 

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT lasterketa herrikoia: 18:30etatik aurrera eta azkeneko urteetan bezala lasterketa herrikoia antolatu da hiru maila desberdinetan. Lasterketa ez lehiakorra denez, euskara izango da irabazle bakarra. Bukaeran hainbat sari zozketatuko dira. 

 

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

 

Gehiago irakurri

2015-09-07

EUSKARAZ BAI! EUSKARAZ BLAI! MATRIKULA ZAITEZ

Ordiziako Udalak euskara ikastera animatu nahi ditu herritarrak eta horretarako matrikulazio kanpaina jarri du martxan,

 

IKUS ESKUORRIA HEMEN:

 

EUSKARAZ BAI! EUSKARAZ BLAI!

MATRIKULAZIO EPEA IRAILAREN 7TIK 23RA.

UDALAREN DIRULAGUNTZAK

%80a sarrera mugatuak dituztenei*
%75a langabetuei, ikasleei eta gurasoei*
%30a lanean ari direnei*


*Baldintzak: Ordizian erroldatua egotea,16 urte baino gehiago edukitzea eta
%85eko asistentzia.
Gurasoen kasuan diru laguntza 12 urtez azpiko seme-alabak dituzten
gurasoentzat da.
Edozein kasutan gehienez 480€ jasoko dira.

NON IKASI

Ordizia
Goiztiri AEK euskaltegia: Nafarroa
Beherea kalea, 1, 20240. 943 88 91
74; ordizia@aek.eus
Matrikulazio epea irailaren 7tik 23ra.

Beasain
Udal euskaltegia: Loinazko San Martin Plaza,
z/g, 20200
943 02 88 10; euskaltegia@beasain.net
Goiztiri AEK euskaltegia: Joxe Miel Iturriotz, 14
behea 7, 20200
943 889340 beasain@aek.eus
Lazkao
Maizpide euskaltegia-barnetegia: Elosegi
kalea, 40 bis, 20210
943 88 92 31; lazkao@maizpide.eus

Gehiago irakurri

2013-06-21

LANGILE EUSKALDUNEN ZERRENDA

 

Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak langile euskaldunen zerrenda sortuko du haurrak, gaixoak edo nagusiak zaintzeko edota klase partikularrak emateko. Ordiziako bizilagunen beharrak aztertuta arlo hauetan gabezia zegoela ikusi zen. Horregatik, herritarrei erraztasunak eskaini nahi dizkiegu eskuragarri jarriz hainbat arlotan euskaraz lan egin dezaketen langileen zerrenda.
 
Egin klik hemen

 

 

ADI. Langile euskaldunen zerrenda ez da lan-poltsa bat. Udalak bitartekari lanak baino ez ditu egingo.
Gehiago irakurri

NABARMENDUAK

EGITASMOAK ZURETZAT

BA AL ZENEKIEN?

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Abuztua 2017 Aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli