Hasiera

ALBISTEAK

2020-08-03

EUSKARALDIRAKO DINAMIZATZAILEA ORDIZIAN

Lan jardun erdiko lanpostua estali nahi da, ORDIZIAN EUSKARALDIA ekimena  

dinamizatzeko.

Irailaren 15ean hasita eta abenduaren 31n bukatuko den kontratua eskaintzen da.

Lanpostuaren deskribapena eta baldintzak jakiteko HEMEN klikatu.

CURRICULUMAK   Lansarean atariaren bidez edo helbide elektroniko honetara bidal daitezke:  mikel@topagunea.eus

Curriculumak jasotzeko azken eguna: abuztuak 25.

Gehiago irakurri

2020-07-21

EUSKARA ESKOLETARAKO DIRULAGUNTZEN EBAZPENA, 2019-2020 IKASTURTEA

 Ordiziako Udaleko Euskara Sailak 2019-2020 ikasturteko euskara eskoletarako dirulaguntza eskaerak aztertu eta behin-behineko ebazpena argitaratu du.

Gehiago irakurri

2020-06-24

UDALEKUAK 2020. PLAZA LORTU DUTENEN ZERRENDA

 

 

PLAZA LORTU DUTENEN  ZERRENDA

LISTADO DE LAS/OS QUE HAN OBTENIDO PLAZA

 

Aurretiko izen-emateko ondoko zenbakia dutenek lortu dute

Ordiziako udalekuetan plaza:

 

F-001 zenbakitik  F-042 zenbakira bitarteko (biak barne) zenbaki guztiak.

L-001 zenbakitik  L-030  zenbakira bitarteko (biak barne) zenbaki guztiak.

M-001 zenbakitik  M- 062 zenbakira bitarteko (biak barne) zenbaki guztiak.

 

 

Aquellas/os que tengan los siguientes números de preinscripción han obtenido plaza en las colonias de Ordizia:

-Todos los números comprendidos entre el F-001 y F-042 (ambos inclusive).

-Todos los números comprendidos entre el L-001  y L-030 (ambos inclusive).

-Todos los números comprendidos entre el M-001  y M-062 (ambos inclusive).

OHARRAK

-Epez kanpo izena eman dutenak zain zerrendan sartu dira. Aquellas/os que han realizado la preinscripción fuera de plazo, han entrado en la lista de espera.

MATRIKULA ORDAINTZEA/  Pago de la matrícula

Plaza behin betiko gordetzeko, EKAINAREN 29ra arteko EPEA dago ORDAINKETA EGITEKO. Ordaindu ezean, zain zerrendara joko da plaza betetzeko.

 

KUOTA Ordiziako Udalaren ondoko kontu-zenbakian sartu behar da eta KONTZEPTUAN hauxe jarri behar da:   Udalekuak + haurraren izen-abizenak

 

                     ES37 2095 5073 0410 6002 4857   (Kutxabank)

 

 Para obtener definitivamente la plaza hay que PAGAR la matrícula antes del 29 de JUNIO (inclusive). De no pagarse, se acudirá a la lista de espera para ocupar la plaza.

 

La CUOTA  se debe de ingresar en el nº de cuenta del ayuntamiento de Ordizia y en el CONCEPTO hay que poner:  Udalekuak + Nombre-Apellidos del niño/a

 

 

Gehiago irakurri

2020-06-09

UDALEKU IREKIAK 2020

  EN CASTELLANO

Ordiziako Udaleko Euskara Sailak udako UDALEKU IREKIAK  antolatu ditu. 

 Izena emateko bi modu daude:

-Internet bidez, ekainaren 17tik 21era. Izena emateko HEMEN klikatu.

-Aurrez aurre, ekainaren 16tik 19ra Ordiziako Udaleko Arreta bulegoan (9:00-13:00)

INFORMAZIO GEHIAGO : 943 805 622 / 943 805 634  www.ordizia-euskaraz.eus

 

 

Gehiago irakurri

2020-05-13

irudia

MERKATARIENTZAKO ETA OSTALARIENTZAKO BALIABIDEAK EUSKARA SUSTATZEKO

Euskarak gero eta funtzio gehiago ditu gure gizartean eta gero eta herritar gehiagok egiten dugu euskararen aldeko hautua familian, lagunartean, lanean, erosketak egitean...

Hori dela eta, kalitatez lehiatu nahi duten establezimenduek euskara ere aintzat hartu behar dute eta, horretan laguntzeko, Ordiziako Udalak herriko establezimenduei hainbat baliabide eta dirulaguntza eskaintzen dizkie: testuen zuzenketa, itzulpenak, kartelak...

INFORMAZIOA eta ESKAERAK:  euskara@ordizia.eus    esep@ordizia.eus    688757540 (whatsapp bidez)

Gehiago irakurri

2020-05-06

ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ

Ez ohiko egoera honetan eta aurrez aurreko hitzorduak oraingoz bertan behera geratu badira ere, 2009az geroztik urtero ohikoa den  Errenta aitorpena  euskaraz kanpaina zabaltzea erabaki dute  Ordiziako, Beasaingo eta Lazkaoko udalek, beste hainbat udalerri eta erakunde publikoekin batera. 

Kanpainaren helburua da euskaraz egiten diren errenta aitorpen kopurua handitzea eta horretarako herritarrei jarraibideak eskaintzea.

Egizu euskararen aldeko aukera, egizu errenta aitorpena euskaraz!

 

 

 

Gehiago irakurri

2019-10-29

EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA (ESEP) BERRITZEKO BILERAK

Ordiziako Udalak azken bost urteotan  indarrean izan duen Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) berritu egin behar du, dagoena ebaluatu eta hurrengo urteetan garatuko duena adostasunez eta lankidetzan osatu eta onartu.

 

ESEP, udalerrian euskara sustatzeko ekintza plana da eta bertan barnebiltzen dira Udalak nahiz herriko eragileek aurrera eramaten dituzten egitasmoak nahiz jarduerak.

 

Plan berriaren diseinuak 2 fase izango ditu: lehenengoan  plana ebaluatu eta egungo egoeraren diagnosia egingo da;  bigarrenean, berriz,  proposamenak jaso eta aurrera begirako lan ildoak zehaztuko dira.

 

Lehenengo faserako, plana ebaluatzeko eta egungo egoeraren diagnosia egiteko, 4 lan-talde aurreikusi dira: 1)Hezkuntza eta Irakaskuntza, 2)Kultura eta Aisialdia, 3) Kirola, 4) Lan-mundua.

 

Euskara plan egokia, partekatua eta herritarra sortzeko guztion partaidetza beharrezkotzat jotzen dugunez, talde hauetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Hauxek izango dira datak:

 

1)Hezkuntza eta Irakaskuntza:  azaroak 6, 10:30-12:30, Barrena kultur etxeko 7.gelan.

2)Kultura eta aisialdia: azaroak 5, 18:00-20:00, Barrena kultur etxeko 7.gelan.

3)Kirola: azaroak 6, 18:00-20:00, Barrena kultur etxeko 7.gelan.

4)Lan mundua:  azaroak 5, 14:15-16:15, Barrena kultur etxeko 7.gelan.

 

Zein bileratara etorri erabakitzean, Euskara Zerbitzura idaztea edo deitzea eskertuko genizueke: esep@ordizia.eus  943805622

 

Gehiago irakurri

2019-10-15

MASAJE IKASTAROA

Gurasoek beren haurrari masajeak ematen ikasteko tailerra antolatu da

 

 Urrian eta azaroan zehar, urtebetez azpiko haurrak dituzten gurasoek beren seme-alabei masajeak ematen ikasteko aukera izango dute Ordizian. Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatu du haurrentzako masaje tailerra, eta Ione Beitialarrangoitia psikoterapeutak emango du.

Ordu eta laurdeneko zazpi saio izango dira eta hauexek dira egunak:  urriak 28, azaroak 4, 8, 11, 18, 22 eta 25. Ordutegia: 10:00-11:15. 

Interesa dutenek urriaren 23a baino lehen Euskara Zerbitzuan eman behar dute izena: Kale Nagusia 26 (9:00-13:00), esep@ordizia.eus, 943805622.  Plazak mugatuta daude. Prezioa: 30€

Gehiago irakurri

2019-09-19

EUSKARAZ BLAI

Ordizian baduzu euskara non ikasi eta non praktikatu eta, gainera, Udalak ikasteko dirulaguntzak ere ematen ditu.

NON IKASI

Goiztiri AEK euskaltegia (Nafarroa Beherea kalea 1  943889174  ordizia@aek.eus.  Maila guztiak eta gurasoentzako eta Ordiziara etorri berrientzako talde bereziak. Matrikula zabalik.

UDALAREN DIRULAGUNTZAK

Udalak baldintza batzuk betetzearen truke, euskara ikastaroetako matrikularen ondoko ehunekoa itzultzen du:

-%100a sarrera mugatuak dituztenei

-%85a langabetuei, ikasleei, gurasoei eta hitzarmena duten establezimendu, enpresa edo kirol elkarteetako langileei

%45a lanean ari direnei

NON PRAKTIKATU

Mintzalaguna egitasmoa. Informazioa: Hitzaro euskara elkartea. 943162366 hitzaro@gmail.com


 

Gehiago irakurri

2019-09-13

KIROLEAN EUSKARAZ. FORMAZIO SAIOAK ENTRENATZAILEENTZAT ETA KIROL BEGIRALEENTZAT

Ordiziako Udalak herriko entrenatzaileentzako eta kirol begiraleentzako formazio saioak antolatu ditu entrenamenduetan euskararen erabilera sustatzeko.

Zer egin haur batek euskaraz egin nahi ez badu? Nola jokatu entrenatzaile batek euskaraz aritzeko mugak baditu? Zein dira oinarrizko estrategiak?

Galdera horiei erantzuteko ordu eta erdiko 2 saio burutuko dira:  lehenengoan proposamen zehatzak eta aholkuak landuko dira eta bigarrena saio praktikoa izango da simulazio jolasen eta ariketen bidez.

Izena emateko deitu edo idatzi Euskara Zerbitzura  (943805622 esep@ordizia.eus ) edo Majori kiroldegira (943805880  kmokoroa@ordizia.eus ).  Epea: irailak 19 .  Doakoa da.

Gehiago irakurri

2019-07-12

EUSKARALDIAREN DINAMIZATZAILEA ORDIZIAN

Lan jardun erdiko lanpostua estali nahi da, ORDIZIAN EUSKARALDIA ekimena  dinamizatzeko.

3 hilabeterako lan kontratua eskaintzen da, urriaren 1ean hasita.

Lanpostuaren deskribapena eta baldintzak jakiteko HEMEN klikatu.

CURRICULUMAK   Lansarean atariaren bidez edo helbide elektroniko honetara bidal daitezke:  mikel@topagunea.eus

Curriculumak jasotzeko azken eguna: abuztuak 26.

Gehiago irakurri

2019-04-24

AZOKAN EUSKARA ARNASTEN DA

Herriko gazteek euskararen erabileraren berri eman eta etorkizunerako proposamenak egin dituzte

 

Azken kale-neurketaren arabera, euskararen erabilerak gora egin du Ordizian, eta etorkizunean ere gora egiten jarraitzeko, beharrezkoa izango da euskara erabiltzeko eremuak zabaltzea eta indartzea. Eremu horietako bat, hain zuzen ere, Ordiziako asteroko Azoka da, Ordiziaren ikur eta bereizgarri nagusietako bat, herriari bizitasuna eta arnasa ematen diona; euskararen erabilerari dagokionez, askok jotzen dute Ordiziako azoka euskararen arnasgunetzat, alegia, euskara nagusi den eremutzat.

Hori horrela den jakiteko eta etorkizunean ere izateko, Ordiziako Udalak asteroko Azokako euskararen erabileraren diagnosia egitea erabaki zuen Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean, baina eginkizun horretan bereziki inplikatu nahi izan zituzten herriko gazteak; izan ere, gazteak izango dira etorkizuneko helduak, Azoka bizirik mantenduko dutenak. Horrela, proiektuan parte hartzeko gonbita egin zieten Jakintza ikastolako eta Oianguren Institutuko irakasleei eta ikasleei.

Elkarlan horren EMAITZEN BERRI emateko elkartu ziren ostiralean Ordiziako Plaza Nagusian ikastetxeetako gazteak eta aipatutako eragileak.

Gehiago irakurri

2018-10-18

AURKEZPEN FESTA

Ordiziako Euskaraldia Batzordeak Aurkezpen festa antolatu du urriaren 26an, 19:00etan, Plaza Nagusian. Egin bat Euskaraldiarekin eta zatoz!

 

Gehiago irakurri

2018-09-27

ORDIZIAN EUSKARALDIA ANTOLATZEKO BILERA

 

Euskaraldian izena emateko aukera www.euskaraldia.eus atarian zabalik dago. Besteak beste, horixe azaldu zuten Ordiziako Udalak eta Hitzaro euskara elkarteak hilaren 25ean Barrenan antolatutako informazio bileran.

Euskaltzaleen Topaguneak, Euskaraldiaren koordinazio orokorrak, ekimena antolatzeko herrien esku jarritako baliabideen berri izan zuten bertaratutako ikastetxeetako, euskaltegiko, elkarteetako ordezkariek nahiz herritarrek.

Orain baliabide horiek Ordiziara nola egokitu eta herriko eragileen eta norbanakoen proposamenak entzuteko eta antolaketarako garaia da. Horretarako urriaren 1ean antolaketa bilerarako gonbidapena luzatu dute.

 

Gehiago irakurri

2018-06-01

Zabu Zibu: haur eta gurasoentzako jolasak

Zabu Zibu

 

Ordiziako udalak eta  Urtxintxa Eskolak “Parketarrak” izeneko egitasmoa jarri dugu martxan. Kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu. Horretarako, ekainaren 7an, 14an, 21ean eta 28an jolas dinamizatzaileen laguntzaz jolas saioak burutuko dira Ordiziako Plaza Nagusian.

Ordua: 18:00etatik 19:00etara

Parte-hartzaileak: 2 eta 5 urte bitarteko haurrak gurasoekin.

Anima zaitezte! Bertan egongo gara zuen zain!

Gehiago irakurri

2017-12-27

KRISEILUARI HARRERA BIKAINA: 134 FAMILIA PREST!

4-8 urte arteko haurrak zituzten Ordiziako familiei Kriseilua etxean jasotzeko proposamena egin zien Udalak eta bertako 134 FAMILIA PREST agertu ziren horretarako. HARRERA BIKAINA, benetan!
Zazpi astez, hogei kriseilu ibili dira etxez etxe, familia batetik bestera euskararen sua transmititzen. Kriseilua etxera iristean, su hori zaintzeaz eta euskara erabiltzeaz gain, familiek etxekoen hizkuntza ohituren inguruan hausnarketarako tarte bat ere hartu dute.
Abenduaren 15ean agur esan zitzaion Kriseiluari Herri Antzokian antolatutako ekitaldian. Halere, hauxe agurtu aurreko azken gonbidapena: euskararen sua itzal ez dadin, jarrai dezagun geure egunerokoan euskaraz mintzatzen.
ESKERRIK ASKO DENOI!

Gehiago irakurri

2017-10-09

EUSKARAREN KRISEILUA ETXEZ ETXE ORDIZIAN

EN CASTELLANO

Euskararen Kriseilua egitasmoa aurkeztu dute gaurko prentsaurrekoan Ordiziako Udaleko Joseba Aranburu zinegotziak eta Urdaneta eta Jakintza ikastetxeetako ordezkariek.

Euskara belaunaldiz belaunaldi transmitituz joan den hizkuntza izan da, belaunaldiz belaunaldi transmititzen ari den hizkuntza. Etxez etxe, kalez kale eta eskolaz eskola, belaunaldi askotan lagun ugarik izan dute hizkuntza jaso, bizi eta hurrengoei pasatzeko ardura.

Euskararen kriseilua etxez etxe doan sua da. Kriseilua etxez aldatu ahala euskararen garra piztuta izateko ardura partekatu nahi dugu. Horregatik, euskararen kriseilua etxean jasotzean bi gonbidapen egingo zaizkiei familiei:

1) Euskararen sua bizirik mantentzea, kriseilua zaindu eta hizkuntza erabiltzea.

2) Etxekoen hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko tarte bat hartzea eta elkarrekin ohitura horiek hobetzeko konpromisoak aukeratzea.

Kriseilua Ordiziako 4 eta 8 urte arteko haurrak dituzten etxeetan barrena ibiliko da, txandaka. Ordiziako familia tipologia guztiak daude gonbidatuta parte hartzera, euskaraz hizketan dakitenak, ulertu bai baina hitz egiten ez dutenak, euskaraz ez dakitenak...hizkuntzaren transmisioa jarrerak transmititzea ere baita.

Kriseilua etxean jaso nahi izanez gero, eman izena urriaren 23a baino lehen web orri honetan bertan edo zure ikastetxean.

 

Gehiago irakurri

2017-09-25

GURASOENTZAKO EUSKARA IKASTAROAK MERKEAGO!!!

Ordiziako Udalak lagunduta, gurasoei zuzendutako euskara ikastaroak merkeago izango dira Ordiziako Goiztiri AEK euskaltegian.

12 urte arteko haurrak dituzten gurasoei zuzendutako euskara ikastaroak eskainiko dira ikasturte honetan ere Ordizian, baina berrikuntza batekin: gurasoek gutxiago ordaindu beharko dute, Udalak ikastaroaren prezioaren %75 bere gain hartuko baitu.

IRAUPENA: 165 ordu

DATA: urriaren 9tik maiatzaren 29ra

EGUNAK: astean 3 egun (astelehena, asteartea eta osteguna)

ORDUTEGIA: 9:30-11:30 edo 14:00-16:00 (ordutegia molda daiteke)

PREZIOA: 73,50€

INFORMAZIO GEHIAGO

 

Gehiago irakurri

2017-06-15

ORDIZIAKO KALEETAN ZENBAT ERABILTZEN DA EUSKARA?

 Horixe eta beste hainbat datu emango dituzte ezagutzera Soziolinguistika Klusterrak eta Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak , hilak 19, arratsaldeko 7etan Barrenako Areto Nagusian. 

 

Soziolinguistika Klusterrak 2017ko martxoan zehar hainbat egunetan euskararen erabilera datuak jaso zituen Ordiziako kaleetan zehar. Kale-neurketa hauetan erabiltzen den teknika behaketa zuzena da; hau da, ezertxo ere galdetu gabe, neurtzaileek herriko kaleetan zehar topatzen duten jendeak darabilen hizkuntza jasotzen da. Hori dela eta, neurketetan aritu direnek, ordiziarrek hitz egitean duten joera naturala jaso dute. 

Ekainaren 19an 19:00etan Barrenako Areto Nagusian izango den aurkezpen-bileran, lan honek eman dituen emaitzak aurkeztuko ditu Soziolinguistika Klusterreko kide den Belen Urangak: euskararen erabilerak izan duen bilakaera Ordizian azkeneko urteotan, beste hizkuntzen presentzia zein den, sexuen arabera euskara zenbat hitz egiten den, adin-tarte desberdinetan (haur, gazte, heldu eta adineko) zenbat hitz egiten den, Ordiziako zonalde bakoitzean euskaraz zenbat hitz egiten den…

Herritarrak eta eragileak gonbidatuta

Kale Neurketen emaitzak beharrezkoak dira euskararen sustapenean lehentasunak ezartzeko. Guztiok euskararen sustatzaile izanik, Ordiziako Udalak herritar guztiei egin nahi die aurkezpen-bilerara etortzeko gonbidapena, datuak ezagututa, ondorioez edo interpretazioez elkarrekin hitz egiteko.   

Gehiago irakurri

2017-06-01

GURASO EUSKALDUNEI ZUZENDURIKO IRRATI-TARTEAK

"Zer entzun, hura esan" hizkuntza ohiturak etxean hasten dira.

 

Gipuzkoako Euskara Zerbitzuek elkarlanean guraso euskaldunei zuzenduriko irrati-tarteen kanpaina abiatu dute. Entzuteko, hemen klikatu.

Gehiago irakurri

2017-05-04

ORDIZIAKO UDALEKU IREKIAK

Izen-ematea zabalik maiatzaren 12a arte

Ordiziako Udaleko Euskara Sailak   UDALEKU IREKIAK antolatu ditu bigarren urtez.

HH4tik LH5era bitarteko haurrei zuzenduriko udaleku hauek udan  aisialdian euskaraz gozatzea eta herriko haurren arteko harremanak euskaraz izatea dute helburu eta horiek lortze aldera makina bat jolas, tailer, ekintza…antolatuko ditu udalekuak dinamizatuko dituen Hitzaro euskara elkarteak.

Lau aste iraungo dute, ekainaren 26tik uztailaren 21era, eta goizez burutuko dira (10:00-12:30) Jakintza ikastolako eta Urdaneta ikastetxeko  zaintza eta jangela zerbitzuekin koordinatuta.

Gehiago irakurri

2017-04-07

AITORPENA EUSKARARI!

Errenta aitorpena ere euskaraz.

Ordizia, Lazkao eta Beasaingo Udalok AITORPENA EUSKARARI kanpaina jarri dugu martxan. 2009az geroztik urtero egiten dugu kanpaina, euskaraz egiten diren aitorpenen kopurua hazteko helburuarekin.

Urte hauetan euskaraz egin diren errenta aitorpenen portzentajea bikoiztu egin da Ordizian: %8,29tik %18,19ra igo da.

Errenta aitorpena euskaraz egiteko dauden aukerak azaltzeko etxe guztietara esku-orria bidali da eta herriko hainbat tokitan ere utzi da edonoren eskura.

Errenta aitorpena euskaraz eginez, arlo honetan ere euskarari aitorpena egiten diozu. Zeure aukera da, aitorpena euskarari!

KONTUAN HARTZEKOAK

Autolikidazio proposamenak onartzea:

2017ko apirilaren 6tik ekainaren 26ra

Errenta mekanizaturako hitzordua eskatzea:

2017ko apirilaren 11tik ekainaren 5era

Aitorpenak aurkezteko epea:

2017ko apirilaren 18tik ekainaren 26ra

HITZORDUA ESKATZEKO, KONTSULTAK EGITEKO ETA ARGIBIDEETARAKO

Telefono bidezko laguntza: 902 100 040

Foru Ogasunaren Beasaingo bulegoa

www.gipuzkoa.net/ogasuna

Gehiago irakurri

2016-06-29

irudia

MERKATARI ERREFERENTEEI AITORTZA EKITALDIA

Ordiziako Udalak euskararen alde lan egin duten merkatari erreferenteei aitortza ekitaldia eskaini zien atzo. Bertan, udalak eta Elhuyar Aholkularitza elkarteak egindako lanaren laburpena aurkeztu zen.

Euskara saileko teknikariak, euskara eta hezkuntza zinegotzia, Ordizian merkatari elkarteko arduradunak, Hitzaro euskara elkarteko arduraduna, Jose Miguel Santamaria alkatea...denak bildu ginen merkatariei eskerrak emateko eta aurrerantzean ere euskara bultzatzeko udalaren laguntza edukiko dutela adierazteko.

Hauek izan dira omendutako establezimenduak:

KIXKET KAFETEGIA, ALOTZA HAUR ESKOLA, AUZOKI KOMUNITATEEN ADMINISTRAZIOA, IKASTING AKADEMIA, JAIAK DENDA, GOEN ARRANDEGIA, ARANTXA TABERNA, HAIZPE JATETXEA, KIRKIL PUBA, LA GRANJA TABERNA, LUBAKI TABERNA, MARTINEZ JATETXEA, ORLEGI TABERNA, ANA MARI ARRANDEGIA, ARIZMENDI ZAPATA DENDA, ARRIZUBIETA HORTZ KLINIKA, ASEGUROGINTZA, AZURMENDI HARATEGIA, ZEBERIO HARATEGIA, ERROTAUNDI OKINDEGIA, SOLOZABAL AUTOESKOLA, GOIERRIKO NEKAZAL KOOPERATIBA, HEMEN ALTZARIAK, IMANOL OTEGI ABOKATUA, JON DEK DEKORAZIOA, JOSUNE ESTETIKA ZENTROA, LARRATXA ESTANKOA, LASA HARATEGIA, LUBERRI LORA DENDA, MATTI JANTZI DENDA, MUGUET LORA DENDA, NAHIKARI GOZOTEGIA, NARAI HAUR JANTZIAK, NESS JANTZI DENDA, ORDIZIAKO OSASUN ZENTROA, OREKA BELAR DENDA, OSKARBI OINETAKO DENDA, PALOMO JANTZI DENDA, PSIKOLAGUN GABINETEA, SIBENOY ESTETIKA ZENTROA, SIGLO XX HARATEGIA, URTEAGA ARRANDEGIA, VICUÑA JANTZI DENDA, SUGAAR 1996 eta J. MUJIKA HARATEGIA.

 

Establezimendu guzti hauek oroigarria jasoko dute Ordiziako Udalaren izenean.

ORDIZIAKO UDALAK ESKERRAK EMAN NAHI DIZKIE ESTABLEZIMENDU HAUEI EUSKARAREN ALDE EGITEN DUTEN LANAGATIK.

Gehiago irakurri

2016-06-22

irudia

MERKATARITZAN EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO EGITASMOA.AITORTZA EKITALDIA

Ordiziako Udalak,  Ordiziako establezimenduen euskararen egungo egoera eta erabilera zein den aztertu du eta hobekuntza proposamenak egin ditu Elhuyar Aholkularitza Zerbitzuarekin batera. Ikerketa honetan hainbat datu atera dira. Honenbestez, Ordiziako Udalak euskararen esparruan erreferenteak diren merkatariak omendu nahi ditu eta horretarako prestatu da ekitaldi hau.

 

Ekitaldia EKAINAREN 28AN, ASTEARTEAN, 15:00etan BATZAR ARETOAN izango da. Hori dela eta, euskararen eragileak, merkatariak eta herritarrak gonbidatu nahi ditugu ekitaldi honetan parte hartzera.

 

 

 

Udaletik gainera establezimendu hauei esan nahi diegu:

MILA ESKER EUSKARAREN ALDE LAN EGITEAGATIK

 

 

Gehiago irakurri

NABARMENDUAK

EGITASMOAK ZURETZAT

BA AL ZENEKIEN?

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Azaroa 2020 Aurrera
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli