Hasiera

ALBISTEAK

2017-07-24

ORDIZIAN GIDABAIMENA EUSKARAZ

Euskararen martxan primeran!

Aurten ere Ordiziako Udalak "Gidabaimena euskaraz" egitasmoa martxan jarri du. Egitasmo honen helburua aukera berdintasuna bermatzea, teorikoa euskaraz atera nahi dutenen eskaria handitzea eta autoeskolak eta herritarrak kanpainan inplikatzea izango da.

Azken urteotan Ordizian gidabaimena euskaraz atera dutenen ehunekoa hazi egin da (2014an, %8,92; 2016an, %16,17)eta bide horretan jarrai dezaten animatu nahi ditu Udalak herriko gazteak.

Horrenbestez, 2017an teorikoa euskaraz egiten baduzu, saria ere irabaz dezakezu. Argazkian aurtengo irabazlea Aritz Sukia eta Euskara zinegotzia Joseignazio Iturrioz.

Anima zaitez!

 

Gehiago irakurri

2017-07-17

EUSKARA ESKOLETARAKO DIRU-LAGUNTZEN EBAZPENA 2016-2017 IKASTURTEA

Ordiziako Udaleko Euskara Sailak 2016-2017 ikasturteko euskara eskoletarako diru-laguntza eskaerak aztertu eta behin-behineko ebazpena atera du. Akatsak zuzentzeko epea: 2017ko uztailaren 18tik 28ra.

 

Gehiago irakurri

2017-06-15

ORDIZIAKO KALEETAN ZENBAT ERABILTZEN DA EUSKARA?

 Horixe eta beste hainbat datu emango dituzte ezagutzera Soziolinguistika Klusterrak eta Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak , hilak 19, arratsaldeko 7etan Barrenako Areto Nagusian. 

 

Soziolinguistika Klusterrak 2017ko martxoan zehar hainbat egunetan euskararen erabilera datuak jaso zituen Ordiziako kaleetan zehar. Kale-neurketa hauetan erabiltzen den teknika behaketa zuzena da; hau da, ezertxo ere galdetu gabe, neurtzaileek herriko kaleetan zehar topatzen duten jendeak darabilen hizkuntza jasotzen da. Hori dela eta, neurketetan aritu direnek, ordiziarrek hitz egitean duten joera naturala jaso dute. 

Ekainaren 19an 19:00etan Barrenako Areto Nagusian izango den aurkezpen-bileran, lan honek eman dituen emaitzak aurkeztuko ditu Soziolinguistika Klusterreko kide den Belen Urangak: euskararen erabilerak izan duen bilakaera Ordizian azkeneko urteotan, beste hizkuntzen presentzia zein den, sexuen arabera euskara zenbat hitz egiten den, adin-tarte desberdinetan (haur, gazte, heldu eta adineko) zenbat hitz egiten den, Ordiziako zonalde bakoitzean euskaraz zenbat hitz egiten den…

Herritarrak eta eragileak gonbidatuta

Kale Neurketen emaitzak beharrezkoak dira euskararen sustapenean lehentasunak ezartzeko. Guztiok euskararen sustatzaile izanik, Ordiziako Udalak herritar guztiei egin nahi die aurkezpen-bilerara etortzeko gonbidapena, datuak ezagututa, ondorioez edo interpretazioez elkarrekin hitz egiteko.   

Gehiago irakurri

2017-06-02

FAMILIENTZAKO JOLAS DINAMIZAZIOAK ORDIZIAN

Ekainaren 8tik 29ra, ostegunero, Plaza Nagusian hitzordua.

Ordiziako Udalak eta Urtxintxak elkarlanean, kaleetan eta parkeetan euskararen erabilera handitzeko helburuz, Zabu Zibu egitasmoan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi diete 3-5 urte bitarteko haurrei eta euren familiei.

Ekainaren 8an, 15ean, 22an eta 29an, 18:00etatik 19:00etara, herriko Plaza Nagusian jolas dinamizazioak burutuko dira Urtxintxako jolas dinamizatzaileen laguntzaz.

Familientzako aukera bikaina euskaraz ederki pasatzeko. Hurbil zaitezte!

Gehiago irakurri

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Uztaila 2017 Aurrera
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli