Hasiera

ALBISTEAK

2019-10-29

EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA (ESEP) BERRITZEKO BILERAK

Ordiziako Udalak azken bost urteotan  indarrean izan duen Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) berritu egin behar du, dagoena ebaluatu eta hurrengo urteetan garatuko duena adostasunez eta lankidetzan osatu eta onartu.

 

ESEP, udalerrian euskara sustatzeko ekintza plana da eta bertan barnebiltzen dira Udalak nahiz herriko eragileek aurrera eramaten dituzten egitasmoak nahiz jarduerak.

 

Plan berriaren diseinuak 2 fase izango ditu: lehenengoan  plana ebaluatu eta egungo egoeraren diagnosia egingo da;  bigarrenean, berriz,  proposamenak jaso eta aurrera begirako lan ildoak zehaztuko dira.

 

Lehenengo faserako, plana ebaluatzeko eta egungo egoeraren diagnosia egiteko, 4 lan-talde aurreikusi dira: 1)Hezkuntza eta Irakaskuntza, 2)Kultura eta Aisialdia, 3) Kirola, 4) Lan-mundua.

 

Euskara plan egokia, partekatua eta herritarra sortzeko guztion partaidetza beharrezkotzat jotzen dugunez, talde hauetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Hauxek izango dira datak:

 

1)Hezkuntza eta Irakaskuntza:  azaroak 6, 10:30-12:30, Barrena kultur etxeko 7.gelan.

2)Kultura eta aisialdia: azaroak 5, 18:00-20:00, Barrena kultur etxeko 7.gelan.

3)Kirola: azaroak 6, 18:00-20:00, Barrena kultur etxeko 7.gelan.

4)Lan mundua:  azaroak 5, 14:15-16:15, Barrena kultur etxeko 7.gelan.

 

Zein bileratara etorri erabakitzean, Euskara Zerbitzura idaztea edo deitzea eskertuko genizueke: esep@ordizia.eus  943805622

 

Gehiago irakurri

2019-10-15

MASAJE IKASTAROA

Gurasoek beren haurrari masajeak ematen ikasteko tailerra antolatu da

 

 Urrian eta azaroan zehar, urtebetez azpiko haurrak dituzten gurasoek beren seme-alabei masajeak ematen ikasteko aukera izango dute Ordizian. Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatu du haurrentzako masaje tailerra, eta Ione Beitialarrangoitia psikoterapeutak emango du.

Ordu eta laurdeneko zazpi saio izango dira eta hauexek dira egunak:  urriak 28, azaroak 4, 8, 11, 18, 22 eta 25. Ordutegia: 10:00-11:15. 

Interesa dutenek urriaren 23a baino lehen Euskara Zerbitzuan eman behar dute izena: Kale Nagusia 26 (9:00-13:00), esep@ordizia.eus, 943805622.  Plazak mugatuta daude. Prezioa: 30€

Gehiago irakurri

2019-09-19

EUSKARAZ BLAI

Ordizian baduzu euskara non ikasi eta non praktikatu eta, gainera, Udalak ikasteko dirulaguntzak ere ematen ditu.

NON IKASI

Goiztiri AEK euskaltegia (Nafarroa Beherea kalea 1  943889174  ordizia@aek.eus.  Maila guztiak eta gurasoentzako eta Ordiziara etorri berrientzako talde bereziak. Matrikula zabalik.

UDALAREN DIRULAGUNTZAK

Udalak baldintza batzuk betetzearen truke, euskara ikastaroetako matrikularen ondoko ehunekoa itzultzen du:

-%100a sarrera mugatuak dituztenei

-%85a langabetuei, ikasleei, gurasoei eta hitzarmena duten establezimendu, enpresa edo kirol elkarteetako langileei

%45a lanean ari direnei

NON PRAKTIKATU

Mintzalaguna egitasmoa. Informazioa: Hitzaro euskara elkartea. 943162366 hitzaro@gmail.com


 

Gehiago irakurri

2019-09-13

KIROLEAN EUSKARAZ. FORMAZIO SAIOAK ENTRENATZAILEENTZAT ETA KIROL BEGIRALEENTZAT

Ordiziako Udalak herriko entrenatzaileentzako eta kirol begiraleentzako formazio saioak antolatu ditu entrenamenduetan euskararen erabilera sustatzeko.

Zer egin haur batek euskaraz egin nahi ez badu? Nola jokatu entrenatzaile batek euskaraz aritzeko mugak baditu? Zein dira oinarrizko estrategiak?

Galdera horiei erantzuteko ordu eta erdiko 2 saio burutuko dira:  lehenengoan proposamen zehatzak eta aholkuak landuko dira eta bigarrena saio praktikoa izango da simulazio jolasen eta ariketen bidez.

Izena emateko deitu edo idatzi Euskara Zerbitzura  (943805622 esep@ordizia.eus ) edo Majori kiroldegira (943805880  kmokoroa@ordizia.eus ).  Epea: irailak 19 .  Doakoa da.

Gehiago irakurri

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Uztaila 2019 Aurrera
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli