Hasiera

ALBISTEAK

2016-05-30

irudia

III MIKRO-IPUIN LEHIAKETA

Iragan ostiralean, hilak 27, III Mikro-Ipuin Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia izan zen Delikatuz zentroan. Bertara agertu ziren Jakintza ikastolako ikasleak eta sarituak, Oianguren Institutuko ikasle eta sarituak eta Euskara eta Hezkuntza zinegotzia den Jose Ignacio Iturrioz Gotor jauna.

 

Aurten guztira 145 ipuin jaso genituen. Sariak banatzeko euskararen aholku batzordeko bi kidek eman zuten botoa. Hauek izan dira irabazleak: 

 

A MAILA

1 SARIA: KILOMETRO. IBONE AIESTARAN.

2 SARIA: GAIXOTASUN HASIERAK. DANEL NIETO.

B MAILA

1 SARIA: ELIXABET MAITEA. AITOR ZABALEGI.

2 SARIA: BEGIETARA BEGIRATU NIZUN. GARAZI MAIZ.

Argazkietan III Mikro-ipuin lehiaketaren irabazleak Jose Ignacio Iturrioz Gotor Euskara eta Hezkuntza Zinegotziarekin batera.

 

ZORIONAK IRABAZLEEI ETA IKASTETXEEI!

 

Gehiago irakurri

2016-05-16

ZABU ZIBU EUSKARAZ JOLASTEKO EGITASMOA

Ordiziako Udalak berriro ere ZABU ZIBU JOLAS PARKEA antolatuko du Plaza Nagusian Urtxintxa elkartearekin batera. Zabu Zibu egitasmoa 2009an jarri zen martxan euskaraz bizi nahi duten familiek kalean eta jolasaren bidez euskaraz egiteko.

 

EGITASMO HAU DOHAINIK DA, ANIMATU ZAITEZTE

DATAK: EKAINAK 9, 16, 23 eta 30.

ORDUA: 18:00etatik 19:00etara.

LEKUA: PLAZA NAGUSIAN.

IZEN EMATEA 943 805622 edota esep@ordizia.eus (ekainaren 6ra arte)

 

Gehiago irakurri

2016-05-13

Aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroetarako diru-laguntzak eskainiko ditu Ordiziako Udalak

 Ordiziako Udalak 2016an diru-laguntza deialdi berria egingo du, 2015/16 ikasturtean bi ikastaro hauetakoren bat egiten dutenentzat: haur eta gazteen aisialdirako begirale ikastaroa edo aisialdiko zuzendari ikastaroa. 

Gehiago irakurri

2016-04-28

irudia

GOIERRIN GIDABAIMENA EUSKARAZ

Ordizia, Beasain eta Lazkaoko udalek gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz egiteko sustapena egin dute 2015ean. Bide horretan bi aldetatik eragin nahi izan da; batetik prestakuntzarako material eskasiari aurre eginez eta azterketetarako euskara egokituz, eta bestetik autoeskolen laguntzarekin goierriko gazteek azterketa bera eta prestakuntza euskaraz egin ditzaten sustapena eginez. Horretarako herri bakoitzak 400 euroko sari bat zozketatu du 2015. urtean azterketa euskaraz egin duten herritarren artean.

Kontuan izan behar da, Ordizia, Beasain eta Lazkaoko autoeskolek bakoitzak bere herrikoez gain Goierriko gainerako herrietako azterketariak ere jasotzen dituztela eta horrek zabaldu egiten du eragin esparrua. Horiek horrela, Beasainen 2015ean azterketa egin duten herritarretatik %29,89k euskaraz egin dute. Ordizian aldiz herritarren %12,19k hautatu dute gidabaimena euskaraz ateratzea. Ordiziako udalerrian, Ordizia, Zaldibia eta Segurako gazteak aritu dira.

Ordizian sariaren irabazlea AINARA OSA ORMAZABAL izan da.

ZORIONAK ETA TEORIKOA EUSKARAZ EGITERA ANIMATU ZAITEZTE!

 

Gehiago irakurri

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Urtarrila 2019 Aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli