Hasiera

ALBISTEAK

2019-04-01

irudia

2018KO ERRENTA AITORPENA. EGIZU EUSKARAZ!

2018ko Errenta aitorpena egiteko garaia iritsi da. Ordiziako, Beasaingo eta Lazkaoko udalek kanpaina bat antolatu dute errenta aitorpena euskaraz egitera bultzatzeko.

Kanpainaren helburua da euskaraz egiten diren errenta aitorpen kopurua handitzea eta horretarako herritarrei jarraibideak eskaintzea.

Aipagarri da azken 9 urteotan, 2009tik 2017ra,   bikoiztu egin dela hiru herriotan euskaraz egin diren errenta aitorpenen portzentajea:

Ordizian %8,29tik %19,71ra, Beasainen %8,37tik %18,54ra eta Lazkaon %15,52tik %27,47ra.

Euskarak Goierrin aurrera egin dezan nahi badugu behintzat, garrantzitsua da zergadun euskaldunek aitorpena euskaraz egiteko urratsak egitea; hau da, gutako bakoitzak hikuntza hautatzeko dugun aukeraz baliatzea.

EGIZU EUSKARAZ!

 

Gehiago irakurri

2018-10-18

AURKEZPEN FESTA

Ordiziako Euskaraldia Batzordeak Aurkezpen festa antolatu du urriaren 26an, 19:00etan, Plaza Nagusian. Egin bat Euskaraldiarekin eta zatoz!

 

Gehiago irakurri

2018-09-27

ORDIZIAN EUSKARALDIA ANTOLATZEKO BILERA

 

Euskaraldian izena emateko aukera www.euskaraldia.eus atarian zabalik dago. Besteak beste, horixe azaldu zuten Ordiziako Udalak eta Hitzaro euskara elkarteak hilaren 25ean Barrenan antolatutako informazio bileran.

Euskaltzaleen Topaguneak, Euskaraldiaren koordinazio orokorrak, ekimena antolatzeko herrien esku jarritako baliabideen berri izan zuten bertaratutako ikastetxeetako, euskaltegiko, elkarteetako ordezkariek nahiz herritarrek.

Orain baliabide horiek Ordiziara nola egokitu eta herriko eragileen eta norbanakoen proposamenak entzuteko eta antolaketarako garaia da. Horretarako urriaren 1ean antolaketa bilerarako gonbidapena luzatu dute.

 

Gehiago irakurri

2018-09-19

EUSKARALDIA. Informazio bilera irailaren 25ean

Zer egin dezakegu euskal hiztunok euskararen erabilera areagotzeko? 

 

Galderak hainbat erantzun ditu, baina hizkuntza ohiturak aldatu eta euskara gehiago erabiltzeko ariketa pertsonal bat proposatzen du Euskaraldiak:

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten dugun edo ulertzen dugun guztion artean euskaraz egitea. Euskararen alde egotetik egitera pasatuko gara, norberak bere ohiko harremanetan eraginez: familian, lagunartean, lanean, dendetan…

EUSKARALDIA Euskal Herri osoan burutuko da, baita Ordizian ere. Hori dela eta, Ordiziako Udalak eta Hitzaro euskara elkarteak elkarlanean informazio bilera bat antolatu dute irailaren 25ean Euskaraldiaren berri emateko, Euskal Herri mailako koordinazio orokorrak herrien esku jarritako materiala erakusteko, izen-ematearen antolaketarako herritarrak nahiz eragileak gonbidatzeko eta proposamenak jasotzeko.

Hitzordua irailaren 25ean, 18:30ean, Barrenan izango da. Zatoz!

 

Gehiago irakurri

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Ekaina 2019 Aurrera
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli