Hasiera

ALBISTEAK

2017-12-27

KRISEILUARI HARRERA BIKAINA: 134 FAMILIA PREST!

4-8 urte arteko haurrak zituzten Ordiziako familiei Kriseilua etxean jasotzeko proposamena egin zien Udalak eta bertako 134 FAMILIA PREST agertu ziren horretarako. HARRERA BIKAINA, benetan!
Zazpi astez, hogei kriseilu ibili dira etxez etxe, familia batetik bestera euskararen sua transmititzen. Kriseilua etxera iristean, su hori zaintzeaz eta euskara erabiltzeaz gain, familiek etxekoen hizkuntza ohituren inguruan hausnarketarako tarte bat ere hartu dute.
Abenduaren 15ean agur esan zitzaion Kriseiluari Herri Antzokian antolatutako ekitaldian. Halere, hauxe agurtu aurreko azken gonbidapena: euskararen sua itzal ez dadin, jarrai dezagun geure egunerokoan euskaraz mintzatzen.
ESKERRIK ASKO DENOI!

Gehiago irakurri

2017-10-09

EUSKARAREN KRISEILUA ETXEZ ETXE ORDIZIAN

EN CASTELLANO

Euskararen Kriseilua egitasmoa aurkeztu dute gaurko prentsaurrekoan Ordiziako Udaleko Joseba Aranburu zinegotziak eta Urdaneta eta Jakintza ikastetxeetako ordezkariek.

Euskara belaunaldiz belaunaldi transmitituz joan den hizkuntza izan da, belaunaldiz belaunaldi transmititzen ari den hizkuntza. Etxez etxe, kalez kale eta eskolaz eskola, belaunaldi askotan lagun ugarik izan dute hizkuntza jaso, bizi eta hurrengoei pasatzeko ardura.

Euskararen kriseilua etxez etxe doan sua da. Kriseilua etxez aldatu ahala euskararen garra piztuta izateko ardura partekatu nahi dugu. Horregatik, euskararen kriseilua etxean jasotzean bi gonbidapen egingo zaizkiei familiei:

1) Euskararen sua bizirik mantentzea, kriseilua zaindu eta hizkuntza erabiltzea.

2) Etxekoen hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko tarte bat hartzea eta elkarrekin ohitura horiek hobetzeko konpromisoak aukeratzea.

Kriseilua Ordiziako 4 eta 8 urte arteko haurrak dituzten etxeetan barrena ibiliko da, txandaka. Ordiziako familia tipologia guztiak daude gonbidatuta parte hartzera, euskaraz hizketan dakitenak, ulertu bai baina hitz egiten ez dutenak, euskaraz ez dakitenak...hizkuntzaren transmisioa jarrerak transmititzea ere baita.

Kriseilua etxean jaso nahi izanez gero, eman izena urriaren 23a baino lehen web orri honetan bertan edo zure ikastetxean.

 

Gehiago irakurri

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Ekaina 2019 Aurrera
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli