Hasiera

ALBISTEAK

2017-06-15

ORDIZIAKO KALEETAN ZENBAT ERABILTZEN DA EUSKARA?

 Horixe eta beste hainbat datu emango dituzte ezagutzera Soziolinguistika Klusterrak eta Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak , hilak 19, arratsaldeko 7etan Barrenako Areto Nagusian. 

 

Soziolinguistika Klusterrak 2017ko martxoan zehar hainbat egunetan euskararen erabilera datuak jaso zituen Ordiziako kaleetan zehar. Kale-neurketa hauetan erabiltzen den teknika behaketa zuzena da; hau da, ezertxo ere galdetu gabe, neurtzaileek herriko kaleetan zehar topatzen duten jendeak darabilen hizkuntza jasotzen da. Hori dela eta, neurketetan aritu direnek, ordiziarrek hitz egitean duten joera naturala jaso dute. 

Ekainaren 19an 19:00etan Barrenako Areto Nagusian izango den aurkezpen-bileran, lan honek eman dituen emaitzak aurkeztuko ditu Soziolinguistika Klusterreko kide den Belen Urangak: euskararen erabilerak izan duen bilakaera Ordizian azkeneko urteotan, beste hizkuntzen presentzia zein den, sexuen arabera euskara zenbat hitz egiten den, adin-tarte desberdinetan (haur, gazte, heldu eta adineko) zenbat hitz egiten den, Ordiziako zonalde bakoitzean euskaraz zenbat hitz egiten den…

Herritarrak eta eragileak gonbidatuta

Kale Neurketen emaitzak beharrezkoak dira euskararen sustapenean lehentasunak ezartzeko. Guztiok euskararen sustatzaile izanik, Ordiziako Udalak herritar guztiei egin nahi die aurkezpen-bilerara etortzeko gonbidapena, datuak ezagututa, ondorioez edo interpretazioez elkarrekin hitz egiteko.   

Gehiago irakurri

2017-06-02

FAMILIENTZAKO JOLAS DINAMIZAZIOAK ORDIZIAN

Ekainaren 8tik 29ra, ostegunero, Plaza Nagusian hitzordua.

Ordiziako Udalak eta Urtxintxak elkarlanean, kaleetan eta parkeetan euskararen erabilera handitzeko helburuz, Zabu Zibu egitasmoan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi diete 3-5 urte bitarteko haurrei eta euren familiei.

Ekainaren 8an, 15ean, 22an eta 29an, 18:00etatik 19:00etara, herriko Plaza Nagusian jolas dinamizazioak burutuko dira Urtxintxako jolas dinamizatzaileen laguntzaz.

Familientzako aukera bikaina euskaraz ederki pasatzeko. Hurbil zaitezte!

Gehiago irakurri

2017-06-01

GURASO EUSKALDUNEI ZUZENDURIKO IRRATI-TARTEAK

"Zer entzun, hura esan" hizkuntza ohiturak etxean hasten dira.

 

Gipuzkoako Euskara Zerbitzuek elkarlanean guraso euskaldunei zuzenduriko irrati-tarteen kanpaina abiatu dute. Entzuteko, hemen klikatu.

Gehiago irakurri

2017-05-24

UDAKO EUSKARAZKO IKASTAROAK

Euskara Sailaren diru-laguntzak

Uda ate-joka dugu eta udako euskarazko ikastaroen eskaintza ere bai.

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatu dituen ikastaroetan izen-ematea berriki zabaldu da eta horrekin batera beste eskaintzak ere egon badaude: Euskal Herriko Unibertsitateko ikastaroak eta HIK HASIren udako topaketak.

Ordiziako Udaleko Euskara Sailak diru-laguntzak ematen ditu langabe edo ikasten ari eta udako euskarazko ikastaroa egiten dutenei. Matrikularen %50a itzultzen zaie, beti ere, baldintza batzuk betez gero.

Diru-laguntzei buruzko INFORMAZIO GEHIAGO

Gehiago irakurri

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Martxoa 2019 Aurrera
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli