Hasiera

ALBISTEAK

2017-05-04

ORDIZIAKO UDALEKU IREKIAK

Izen-ematea zabalik maiatzaren 12a arte

Ordiziako Udaleko Euskara Sailak   UDALEKU IREKIAK antolatu ditu bigarren urtez.

HH4tik LH5era bitarteko haurrei zuzenduriko udaleku hauek udan  aisialdian euskaraz gozatzea eta herriko haurren arteko harremanak euskaraz izatea dute helburu eta horiek lortze aldera makina bat jolas, tailer, ekintza…antolatuko ditu udalekuak dinamizatuko dituen Hitzaro euskara elkarteak.

Lau aste iraungo dute, ekainaren 26tik uztailaren 21era, eta goizez burutuko dira (10:00-12:30) Jakintza ikastolako eta Urdaneta ikastetxeko  zaintza eta jangela zerbitzuekin koordinatuta.

Gehiago irakurri

2017-04-07

AITORPENA EUSKARARI!

Errenta aitorpena ere euskaraz.

Ordizia, Lazkao eta Beasaingo Udalok AITORPENA EUSKARARI kanpaina jarri dugu martxan. 2009az geroztik urtero egiten dugu kanpaina, euskaraz egiten diren aitorpenen kopurua hazteko helburuarekin.

Urte hauetan euskaraz egin diren errenta aitorpenen portzentajea bikoiztu egin da Ordizian: %8,29tik %18,19ra igo da.

Errenta aitorpena euskaraz egiteko dauden aukerak azaltzeko etxe guztietara esku-orria bidali da eta herriko hainbat tokitan ere utzi da edonoren eskura.

Errenta aitorpena euskaraz eginez, arlo honetan ere euskarari aitorpena egiten diozu. Zeure aukera da, aitorpena euskarari!

KONTUAN HARTZEKOAK

Autolikidazio proposamenak onartzea:

2017ko apirilaren 6tik ekainaren 26ra

Errenta mekanizaturako hitzordua eskatzea:

2017ko apirilaren 11tik ekainaren 5era

Aitorpenak aurkezteko epea:

2017ko apirilaren 18tik ekainaren 26ra

HITZORDUA ESKATZEKO, KONTSULTAK EGITEKO ETA ARGIBIDEETARAKO

Telefono bidezko laguntza: 902 100 040

Foru Ogasunaren Beasaingo bulegoa

www.gipuzkoa.net/ogasuna

Gehiago irakurri

2017-03-28

Bihar Bertso Korrika iritsiko da Ordiziara!

 Korrikaren hasiera baino egun bat lehenago, hain zuzen ere, bihar, hilaren 29an, Goierriko Bertso Korrika izango da Ordiziako Euskaltegian, 18:00etan. Aratz Igartzabal, Nerea Elustondo eta Iban Urdangarin arituko dira bertsotan eta Eresti Oiarbide izango da aurkezlea.

Gehiago irakurri

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Martxoa 2019 Aurrera
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli