Hasiera

ALBISTEAK

2016-12-15

GABONETAKO JOLAS TAILERRAK

 

Datorren abenduaren 27an eta 29an,  2 Jolas tailer antolatu ditugu Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetako ikasleentzat. Udaleko Euskara Zerbitzuko ESEPen (Euskara Sustatzeko Ekintza Plana) baitako ekintza da, Arrasateko Txatxilipurdi Haur eta Gazte Ekintzak elkarteak gidatuta. 

 

 

EGITASMO HAU DOAKOA DA

 

ANIMATU ZAITEZTE!

 

Bi tailer hauek bi orduko iraupena izango dute.  Gaztelekuan egingo dira tailerrak eta gehienez ere 20 haur onartuko dira taldeko. Hori dela-eta, aldez aurretik eman beharko duzue zuen seme-alabaren izena Euskara Zerbitzuan (943 805 622). Izena emateko azken eguna abenduaren 20a izango da.

 

Hona, Jolas tailerren egunak eta ordutegia.

 

·        Birziklatutako jostailuen tailerra

P Abenduaren 27a

P Lehen Hezkuntzako 3.  eta 4. mailako haurrentzat

  P 11:00

P Haurrekin jostailuei buruz, iragarkiei buruz… hitz egin ondoren, jolas bat  proposatzen da beraiekin egiteko eta ondoren jostailu bat sortzen da birziklatutako materialarekin.

 

 

·        Jolas erraldoiak

P Abenduaren 29a

P Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako haurrentzat

  P 11:00

P Lankidetzaren bitartez eta lehiatu gabe jolasteko ekimena.

 

 

 

Gehiago irakurri

2016-11-30

EGITARAU ZABALA EUSKARAREN ASTEAN

 Abenduaren 3a, larunbata, Euskararen Eguna izango dugu. Egun honen bueltan egitarau zabala antolatu dute Udalak eta herriko eragileek. 

Egitaraua hementxe ikus dezakezu! Animatu eta parte hartu!

Gehiago irakurri

2016-11-14

LANGABETUENTZAKO DOAKO EUSKARA IKASTAROA

Ordiziako Udalak, AEK elkartearekin batera, eta dauden beharrak aztertuta, langabetuentzako doako ikastaroa antolatu du Ordizian erroldatuta dauden, 18 urte baino gehiago dituzten eta langaezi egoeran gutxienez sei hilabete segidan dauden langabetuentzat.

Izen ematea AZAROAREN 14-29 bitartean egingo da. Ikastaroan parte hartzeko izen emate orria bete beharko da  eta Lanbideren dokumentazioa ekarri NANaren kopiarekin batera.

Ikastaroa ABENDUAREN 1ETIK MARTXOAREN 14RA bitartean burutuko da, honoko data eta ordutegian: 

Astelehenetik ostegunera 9:30etatik 13:00etara.

Agiriak euskara sailean (Kale nagusia, 26, 1 solairua; 943 80 56 22 edota esep@ordizia.eus) edota AEK erakundean (Nafarroa Beherea kalea, 1; 943 88 91 74  edota ordizia@aek.eus) entregatu beharko dira.

Informazio osagarria: Hemen:

Izen emate fitxa euskaraz: Hemen

Izen emate fitxa gazteleraz: Hemen.

 

PLAZA MUGATUAK DIRA ANIMATU ZAITEZTE.

Información en castellano: Seguir leyendo.

 

Gehiago irakurri

2016-11-03

MASAJE IKASTAROA URTEBETEZ AZPIKO HAUR ETA GURASOENTZAT

PLAZA GUZTIAK BETE DIRA ETA IZEN EMATEA ITXI DA

ESKERRIK ASKO GUZTIOI

Ordiziako Udaleko euskara sailak masaje ikastaroa antolatu du urtebetez azpiko haur eta gurasoentzat. Ikastaroak zazpi saio izango ditu eta Ordizian erroldatuta daudenek lehentasuna izango dute.

NOIZ: AZAROAK 18, 21, 25 eta 28 eta ABENDUAK 2, 12 eta 16.

NON: Urdanetako haur hezkuntzako eraikinean (Gipuzkoa kalea, 2-4).

ORDUA: 10:00etatik 11:30etara.

PREZIOA. 30 EURO

IZEN EMATEA: AZAROAREN 16A ARTE.

Izen emate orria bete (hemen) eta ordaindu izanaren ziurtagiriarekin batera euskara zerbitzuan utzi.

Informazio gehiago: EUSKARA ZERBITZUA, KALE NAGUSIA, 26 1 SOLAIRUA 943805622 edota esep@ordizia.eus


 

Gehiago irakurri

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Urtarrila 2019 Aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli