Hasiera

ALBISTEAK

2016-10-26

irudia

AUZO LUDOTEKA FESTA URRIAREN 29AN PLAZA NAGUSIAN (17:30)

 Hitzaro euskara elkarteak antolatuta eta Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak lagunduta AUZO LUDOTEKA FESTA antolatuko da urriaren 29an, 17:30ean Plaza Nagusian, eta SKRATX emanaldia eskainiko dute. 

Sinopsia: Dibertigarria eta familiarra den umeentzako zein helduentzako antzezpena da Skratx. Skratxek kontatzen du denboraren poderioz super-heroitik antiheroira pasatu dela. Baina orain  ipurdia altxatzeko unea iritsi da eta 360 graduko aldaketa bat emateko; esku artean arazo bat azaldu zaio eta edo konpontzen du edo beti-betirako kapa zintzilikatu beharko du. “Wert igo” doktoreak bere kidea den “Fantastik Luzi” bahitu du eta libratzeko harrapatuta daukan energia barra goraino bete beharko du. Egia esanda Skratx ez da batere azkarra eta Luzi askatzeko publikoaren laguntza behar-beharrezkoa izango du.

Lortuko al du Fantastik Luzi Wert Igo doktorearen eskuetatik libratzea??

Gehiago irakurri

2016-10-26

irudia

EUSKARAREN TXOKOA ORDIZIAKO AZOKAN

Ordiziako Udalak, EUSKARAZ BIZI, EUSKARAZ EROSI kanpainaren barruan, euskararen txokoa antolatu du Ordiziako Azokan. Bertan, euskara sailak aipatu leloa duen 500 poltsa banatu ditu erosleen artean. Horrekin batera kanpainan parte hartzera gonbidatu ditu. Gainera, azokako ekoizleei informazioa pasa eta bi konpromiso txiki eskatu zaizkie: 

1. Lehen hitza euskaraz egitea.

2. Errotulazioa euskaraz jartzea.

 

Ordiziako Udalak urte osoan zehar bultzatu nahi du euskara azokan baina gaurkoan euskara bereziki zaintzeko eskatu zaie. Baloratu beharko da lehenengo pausu hau bete duten eta aurrera begira ere zein ekintza planteatu daitezkeen Ordiziako azokan euskararen erabilera indartzeko.

 

Ordiziarrok euskaraz nahiago dugu beraz, EUSKARAZ BIZI, EUSKARAZ EROSI.

 

 

Gehiago irakurri

2016-10-06

irudia

EUSKARAZ BIZI, EUSKARAZ EROSI

Ordiziako Udalak, Elhuyar Aholkularitza zerbitzuarekin eta Ordizian merkatari elkartearekin batera, EUSKARAZ BIZI, EUSKARAZ EROSI kanpaina jarri du abian merkataritzaren esparruan euskararen sustapena egiteko. Kanpaina urriaren 17tik 31era bitartean burutuko da. Kanpainak irauten duen bitartean euskaraz erosten duen edonork, eskuorria bete, eta 100 €ko 4 erosketa txartelen zozketan sartuko da. Erantzunak uzteko buzoiak Barrenan eta Udaltzaingoan aurkituko dituzu.

 

Establezimenduetan gainera, euskara mailari dagokion pegatina jartzeko aukera eskainiko zaie. Era honetan, bezeroari jakinarazten zaio euskaraz egin dezakeela erosketa.

 

Gainera, urriaren 26an euskara sailak postua jarriko du azokan eta EUSKARAZ BIZI, EUSKARAZ EROSI lelopean hainbat poltsa oparituko dizkie herritarrei erosketak euskaraz egin ditzaten. Azokako ekoizleekin ere lanketa egingo da euskara indartzeko.

 

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

 

Gehiago irakurri

2016-09-16

irudia

BIDE EMAN EUSKARARI. MATRIKULA ZAITEZ

Ordiziako Udalak, eskualdeko eragileekin batera, matrikulazioa bultzatzeko kanpaina martxan jarri du. Eskualdean euskara ikasteko hemen duzue informazioa: 

ORDIZIAKO GOIZTIRI AEK EUSKALTEGIA. Nafarroa beherea kalea, 1. 943 88 91 74; ordizia@aek.eus

BEASAINGO GOIZTIRI AEK EUSKALTEGIA. J.M.Iturriotz, 14, behea. 943 88 93 40. beasain@aek.eus

BEASAINGO UDAL EUSKALTEGIA. Zazpiturrieta, 4. 943 02 81 00. euskaltegia@beasain.net

LAZKAOKO MAIZPIDE EUSKALTEGIA-BARNETEGIA. Elosegi kalea, 40, bis. 943 88 92 31. lazkao@maizpide.eus

 

UDALAREN DIRU-LAGUNTZAK

%80a sarrera mugatuak dituztenei.

%75a langabetuei, ikasleei, gurasoei eta hitzarmena duten establezimendu, enpresa edo kirol elkarteetako langileei.

%30 lanean ari direnei.

Baldintzak: Ordizian erroldatua egotea, 16 urte baino gehiago edukitzea eta %85eko asistentzia edukitzea.

Gehienez 480€ jaso daitezke. Gurasoen kasuan diru-laguntza 12 urtez azpiko seme-alabak dituzten gurasoentzat da.

 

Gehiago irakurri

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Martxoa 2019 Aurrera
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli