Hasiera

ALBISTEAK

2017-03-28

Bihar Bertso Korrika iritsiko da Ordiziara!

 Korrikaren hasiera baino egun bat lehenago, hain zuzen ere, bihar, hilaren 29an, Goierriko Bertso Korrika izango da Ordiziako Euskaltegian, 18:00etan. Aratz Igartzabal, Nerea Elustondo eta Iban Urdangarin arituko dira bertsotan eta Eresti Oiarbide izango da aurkezlea.

Gehiago irakurri

2016-12-15

GABONETAKO JOLAS TAILERRAK

 

Datorren abenduaren 27an eta 29an,  2 Jolas tailer antolatu ditugu Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetako ikasleentzat. Udaleko Euskara Zerbitzuko ESEPen (Euskara Sustatzeko Ekintza Plana) baitako ekintza da, Arrasateko Txatxilipurdi Haur eta Gazte Ekintzak elkarteak gidatuta. 

 

 

EGITASMO HAU DOAKOA DA

 

ANIMATU ZAITEZTE!

 

Bi tailer hauek bi orduko iraupena izango dute.  Gaztelekuan egingo dira tailerrak eta gehienez ere 20 haur onartuko dira taldeko. Hori dela-eta, aldez aurretik eman beharko duzue zuen seme-alabaren izena Euskara Zerbitzuan (943 805 622). Izena emateko azken eguna abenduaren 20a izango da.

 

Hona, Jolas tailerren egunak eta ordutegia.

 

·        Birziklatutako jostailuen tailerra

P Abenduaren 27a

P Lehen Hezkuntzako 3.  eta 4. mailako haurrentzat

  P 11:00

P Haurrekin jostailuei buruz, iragarkiei buruz… hitz egin ondoren, jolas bat  proposatzen da beraiekin egiteko eta ondoren jostailu bat sortzen da birziklatutako materialarekin.

 

 

·        Jolas erraldoiak

P Abenduaren 29a

P Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako haurrentzat

  P 11:00

P Lankidetzaren bitartez eta lehiatu gabe jolasteko ekimena.

 

 

 

Gehiago irakurri

2016-11-30

EGITARAU ZABALA EUSKARAREN ASTEAN

 Abenduaren 3a, larunbata, Euskararen Eguna izango dugu. Egun honen bueltan egitarau zabala antolatu dute Udalak eta herriko eragileek. 

Egitaraua hementxe ikus dezakezu! Animatu eta parte hartu!

Gehiago irakurri

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Uztaila 2019 Aurrera
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli