Hasiera

ALBISTEAK

2013-06-21

LANGILE EUSKALDUNEN ZERRENDA

 

Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak langile euskaldunen zerrenda sortuko du haurrak, gaixoak edo nagusiak zaintzeko edota klase partikularrak emateko. Ordiziako bizilagunen beharrak aztertuta arlo hauetan gabezia zegoela ikusi zen. Horregatik, herritarrei erraztasunak eskaini nahi dizkiegu eskuragarri jarriz hainbat arlotan euskaraz lan egin dezaketen langileen zerrenda.
 
Egin klik hemen

 

 

ADI. Langile euskaldunen zerrenda ez da lan-poltsa bat. Udalak bitartekari lanak baino ez ditu egingo.

 

Askotan ikusi izan ditugu herriko denda eta establezimenduetan “neska euskalduna behar da haurrak zaintzeko” edo “pertsona nagusia zaintzeko langile euskalduna behar da” bezalako iragarkiak. Egoera hau bideratzeko Ordiziako Udaleko Euskara Sailak langile euskaldunen zerrenda osatu eta herritarren eskura jarriko du. Horren arabera, haur-zaintzaileen premia dutenek ez ezik, norbaiten laguntza behar duten adinekoak edota senide gaixoak dituztenek ere jo ahal izango dute Udalera, osatutako zerrendaz baliatzera. 
 
Haurren kasuan bereziki, zaintzaileen zeregina oso garrantzitsua dela azpimarratu behar da hizkuntzaren transmisioari dagokionez, haurrekin dauden denbora luzean euskaraz eginez gero, haurrek hizkuntza naturaltasun handiagoz barneratzen dutelako
 
Ekainetik aurrera osatu nahi luke zaintzaileen zerrenda Euskara Zerbitzuak. Haurrak zein helduak zaintzeko prest dagoen euskaldunak Euskara Zerbitzura bertara gerturatu beharko du izen-emate orria utzi eta hizketaldi bat egiteko. Hizketaldi honekin euskaraz dakitela ziurtatu nahi du Euskara Zerbitzuak baina ez da inolako azterketarik burutuko. www.ordizia-euskaraz.eus webgunean bertan dagoen izen-emate orria edo Euskara Zerbitzuan bertan  dagoen inprimakia bete beharko da Euskara Zerbitzuan uzteko. “Zaintzaileen zerrenda eskainiko diogu guk zaintzaile bila dabilen familia horri. Gure zeregina horretara mugatuko da; Udalak bitartekari lana besterik ez du egingo, familien eta zaintzaileen arteko harremana edo komunikazioa bideratzea, zerrendan izena eman duten pertsonen datuak helaraziz. Hortik aurrera, zaintzailearen eta familiaren artean adostu beharko dituzte soldata, ordutegia eta abarrak, eta zaintzaileak emandako zerbitzuaren gainean Udalak ez du inolako erantzukizunik izango”, argitu du Udaleko Euskara Zerbitzuak.
 
Langile euskaldunen erroldan izena emateko, honako baldintzak bete beharko ditu lan egiteko prest dagoenak: 18 urte beteak izatea, langile eginkizunak egoki betetzeko moduko gaixotasun edo ezintasun fisikorik ez izatea, eta euskaraz jakitea.
Bestalde, langile euskaldun baten premia duenak Euskara Zerbitzura jo ahal izango du modu hauetan: 943805622 telefono zenbakira deituta, ebpn@ordizia.org helbide elektronikora idatzita edo Euskara Zerbitzuko bulegora etorrita (Kale Nagusia 26).
 

Lagun bati bidali

Iruzkinak

 

Maite - 2013-07-05 13:26:12:
Zerrenda honetan izen eman nahiko nuke. Nola egin dezaket hori?

Idatzi zure iruzkina

 

       
  Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.  
  Izena*  
  E-posta*  
  Mezua*  
       
  Idatzi segurtasun kodea  
  segurtasun kodea  
       
     
       

 

Lagun bati bidali

 

       
  Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.  
  Bidaltzailearen izena*
 
  Bidaltzailearen eposta*
 
  Jasotzailearen izena*
 
  Jasotzailearen eposta*
 
  Mezua  
       
  Idatzi segurtasun kodea*  
  Idatzi segurtasun kodea
 
       
     
       

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Iraila 2017 Aurrera
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli