Hasiera

ALBISTEAK

2017-05-04

ORDIZIAKO UDALEKU IREKIAK

Izen-ematea zabalik maiatzaren 12a arte

Ordiziako Udaleko Euskara Sailak   UDALEKU IREKIAK antolatu ditu bigarren urtez.

HH4tik LH5era bitarteko haurrei zuzenduriko udaleku hauek udan  aisialdian euskaraz gozatzea eta herriko haurren arteko harremanak euskaraz izatea dute helburu eta horiek lortze aldera makina bat jolas, tailer, ekintza…antolatuko ditu udalekuak dinamizatuko dituen Hitzaro euskara elkarteak.

Lau aste iraungo dute, ekainaren 26tik uztailaren 21era, eta goizez burutuko dira (10:00-12:30) Jakintza ikastolako eta Urdaneta ikastetxeko  zaintza eta jangela zerbitzuekin koordinatuta.

Izen-ematea epea maiatzaren 12a arte egongo da zabalik eta izena emateko fitxak dagoeneko herriko ikastetxeetan banatuta daude. Plazak mugatuta daude, 110 haurrentzako tokia dago eta matrikularen kostua honakoa da:

Arrunta: 85€

Anai-arreba gehiago matrikulatuta: 75€ bigarrenetik aurrera.

DBE laguntza jasotzen duten familiak: 18€

Izen-emate fitxa behar bezala osatuta eta ordainagiriaren kopia ikastetxean bertan edo Ordiziako Udaleko Gazteria bulegoan aurkeztu beharko dira.

INFORMAZIO GEHIAGO:  943 805 622 / 943 805 634

 

Lagun bati bidali

Idatzi zure iruzkina

 

       
  Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.  
  Izena*  
  E-posta*  
  Mezua*  
       
  Idatzi segurtasun kodea  
  segurtasun kodea  
       
     
       

 

Lagun bati bidali

 

       
  Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.  
  Bidaltzailearen izena*
 
  Bidaltzailearen eposta*
 
  Jasotzailearen izena*
 
  Jasotzailearen eposta*
 
  Mezua  
       
  Idatzi segurtasun kodea*  
  Idatzi segurtasun kodea
 
       
     
       

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Iraila 2017 Aurrera
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli