Hasiera

ALBISTEAK

2018-05-03

Ordiziako Udaleku Irekiak 2018

 

Ordiziako Udaleko Euskara Sailak udako UDALEKU IREKIAK antolatu ditu hirugarren urtez.

HH4tik LH5era bitarteko haurrei zuzenduriko udaleku hauek udan  aisialdian euskaraz gozatzea eta herriko haurren arteko harremanak euskaraz izatea dute helburu eta horiek lortze aldera makina bat jolas, tailer, ekintza…antolatuko ditu udalekuak dinamizatuko dituen Hitzaro euskara elkarteak.

Lau aste iraungo dute, ekainaren 25etik uztailaren 20ra, eta goizez burutuko dira (10:00-12:30) Jakintza ikastolako eta Urdaneta ikastetxeko  zaintza eta jangela zerbitzuekin koordinatuta.

Aurretiko izen-ematea epea maiatzaren 11ra arte egongo da zabalik eta izena emateko fitxak dagoeneko herriko ikastetxeetan banatuta daude. Plazak mugatuta daude, 108 haurrentzako tokia dago eta matrikularen kostua honakoa da:

Arrunta: 85€

Anai-arreba gehiago matrikulatuta: 75€ bigarrenetik aurrera.

DBE laguntza jasotzen duten familiak: 18€

Aurretiko izen-emate fitxa behar bezala osatuta ikastetxean bertan edo Ordiziako Udaleko Gazteria bulegoan aurkeztu beharko dira.

Maiatzaren 14tik 18rako astean onartuen zerrenda argitaratuko da ikastetxeetan eta Gazte bulegoan. Onartuei posta elektroniko bat bidaliko zaie ingresoa egiteko kontu korrontearekin.

INFORMAZIO GEHIAGO:  943 805 622 / 943 805 634

 

 

Lagun bati bidali

Idatzi zure iruzkina

 

       
  Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.  
  Izena*  
  E-posta*  
  Mezua*  
       
   
       
     
       

 

Lagun bati bidali

 

       
  Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.  
  Bidaltzailearen izena*
 
  Bidaltzailearen eposta*
 
  Jasotzailearen izena*
 
  Jasotzailearen eposta*
 
  Mezua  
       
   
       
     
       

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Abendua 2018 Aurrera
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli