Hasiera

ALBISTEAK

2019-09-19

EUSKARAZ BLAI

Ordizian baduzu euskara non ikasi eta non praktikatu eta, gainera, Udalak ikasteko dirulaguntzak ere ematen ditu.

NON IKASI

Goiztiri AEK euskaltegia (Nafarroa Beherea kalea 1  943889174  ordizia@aek.eus.  Maila guztiak eta gurasoentzako eta Ordiziara etorri berrientzako talde bereziak. Matrikula zabalik.

UDALAREN DIRULAGUNTZAK

Udalak baldintza batzuk betetzearen truke, euskara ikastaroetako matrikularen ondoko ehunekoa itzultzen du:

-%100a sarrera mugatuak dituztenei

-%85a langabetuei, ikasleei, gurasoei eta hitzarmena duten establezimendu, enpresa edo kirol elkarteetako langileei

%45a lanean ari direnei

NON PRAKTIKATU

Mintzalaguna egitasmoa. Informazioa: Hitzaro euskara elkartea. 943162366 hitzaro@gmail.com


 

Gehiago irakurri

2019-09-13

KIROLEAN EUSKARAZ. FORMAZIO SAIOAK ENTRENATZAILEENTZAT ETA KIROL BEGIRALEENTZAT

Ordiziako Udalak herriko entrenatzaileentzako eta kirol begiraleentzako formazio saioak antolatu ditu entrenamenduetan euskararen erabilera sustatzeko.

Zer egin haur batek euskaraz egin nahi ez badu? Nola jokatu entrenatzaile batek euskaraz aritzeko mugak baditu? Zein dira oinarrizko estrategiak?

Galdera horiei erantzuteko ordu eta erdiko 2 saio burutuko dira:  lehenengoan proposamen zehatzak eta aholkuak landuko dira eta bigarrena saio praktikoa izango da simulazio jolasen eta ariketen bidez.

Izena emateko deitu edo idatzi Euskara Zerbitzura  (943805622 esep@ordizia.eus ) edo Majori kiroldegira (943805880  kmokoroa@ordizia.eus ).  Epea: irailak 19 .  Doakoa da.

Gehiago irakurri

2019-07-12

EUSKARALDIAREN DINAMIZATZAILEA ORDIZIAN

Lan jardun erdiko lanpostua estali nahi da, ORDIZIAN EUSKARALDIA ekimena  dinamizatzeko.

3 hilabeterako lan kontratua eskaintzen da, urriaren 1ean hasita.

Lanpostuaren deskribapena eta baldintzak jakiteko HEMEN klikatu.

CURRICULUMAK   Lansarean atariaren bidez edo helbide elektroniko honetara bidal daitezke:  mikel@topagunea.eus

Curriculumak jasotzeko azken eguna: abuztuak 26.

Gehiago irakurri

2019-07-11

EUSKARA ESKOLETARAKO DIRULAGUNTZEN EBAZPENA, 2018-2019 IKASTURTEA

Ordiziako Udaleko Euskara Sailak 2018-2019 ikasturteko euskara eskoletarako dirulaguntza eskaerak aztertu eta behin-behineko ebazpena argitaratu du. Akatsak zuzentzeko epea: 2019ko uztailaren 12tik 22ra.

NA zenbakia

ZENBATEKOA

40358036M

333,20 €

15975252B

180,00 €

X9692560S

354,45 €

C02239913

412,00 €

44165519E

197,55 €

15399519F

350,20 €

72427793B

298,80 €

72495259H

500,00 €

72448381Z

350,20 €

44134947V

412,00 €

72462990H

350,20 €

F5340890

350,20 €

08924683Q

165,60 €

46627589B

332,35 €

15970392C

293,25 €

* 72523141R

351,05 €

15973777R

175,95 €

15924001C

354,45 €

72442064E

239,85 €

15927979L

175,95 €

72426792E

175,95 €

72518976E

368,00 €

34087561C

333,20 €

02182702W

500,00 €

15983268Q

175,95 €

20895493Q

312,80 €

71364280H

412,00 €

* Falta den dokumentazioa aurkeztu arte ezingo zaio dirulaguntza eman.

Gehiago irakurri

2019-06-25

Euskara Saileko DIRULAGUNTZAK argitaratu dira

 

Ordiziako Udaleko Euskara Saileko dirulaguntzen oinarriak argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Dirulaguntza hauek ondoren zehazten direnak dira:

-Euskara ikasten edo hobetzen diharduten bizilagunei dirulaguntzak.

-Udako euskarazko ikastaroetara (UEU, Hik Hasi…) joateko dirulaguntzak.

-Mekataritza, ostalaritza eta enpresa alorrean euskarazko errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak  euskaraz jartzeagatik eta udalerriko elkarteek webguneak euskaraz jartzeagatik dirulaguntzak.

-Aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroa euskaraz egiteko herritarrei dirulaguntzak ematea eta kirol arloko hezitzaileei berariazko prestakuntza euskaraz jasotzeko dirulaguntzak ematea. 

-Udalerriko kirol elkarteei euskarazko formazioa emateagatik dirulaguntzak ematea. 

 

Argibide gehiagorako: http://www.ordizia-euskaraz.eus/diru-laguntzak   /   943805622

 

Gehiago irakurri

2019-05-16

Udaleku irekiak 2019

ORDIZIAKO UDALEKU IREKIAK 2019

 

PLAZA LORTU DUTENEN  ZERRENDA

LISTADO DE LAS/OS QUE HAN OBTENIDO PLAZA

 

Aurretiko izen-emateko ondoko zenbakia dutenek lortu dute

Ordiziako udalekuetan plaza:

 

E-001 zenbakitik  E-127 zenbakira bitarteko (biak barne) zenbaki guztiak.

G-1 zenbakitik  G-20 zenbakira bitarteko (biak barne) zenbaki guztiak.

H-001 zenbakitik  H-008 zenbakira bitarteko (biak barne) zenbaki guztiak.

 

 

Aquellas/os que tengan los siguientes números de preinscripción han obtenido plaza en las colonias de Ordizia:

-Todos los números comprendidos entre el E-001 y E-127 (ambos inclusive).

-Todos los números comprendidos entre el G-1 y G-20 (ambos inclusive).

-Todos los números comprendidos entre el H-001 y H-008 (ambos inclusive).

OHARRAK

-Epez kanpo izena eman dutenak zain zerrendan sartu dira. Aquellas/os que han realizado la preinscripción fuera de plazo, han entrado en la lista de espera.

-Plaza lortu dutenek behin betiko izen-ematea burutzeko dokumentazioa etxean jasoko dute postaz. Dokumentazioa maiatzaren 24a baino lehen jasoko ez balitz,  jarri Euskara Zerbitzuarekin harremanetan:  943805622   esep@ordizia.eus

Aquellas/os que han obtenido plaza recibirán por correo la documentación necesaria para realizar la inscripción definitiva. En caso de no recibirla antes del 24 de mayo, ponerse en contacto con el servicio de Euskera: 943805622  esep@ordizia.eus

 

-GARRANTZITSUA: plaza behin betiko gordetzeko maiatzaren 29ra arteko epea dago dokumentazioa aurkezteko. Aurkeztu ezean, zain zerrendara joko da plaza betetzeko.

IMPORTANTE: para obtener definitivamente la plaza hay que entregar la documentación antes del 29 de mayo (inclusive). De no entregarse, se acudirá a la lista de espera para ocupar la plaza.

Gehiago irakurri

2019-04-29

Ordiziako udaleku irekiak 2019

 EN CASTELLANO

Ordiziako Udaleko Euskara Sailak udako UDALEKU IREKIAK antolatu ditu herriko ikastetxeen laguntzaz. 

 Aurretiko izen-ematea  maiatzaren 10era arte egongo da zabalik.

Izena emateko bi modu daude:

-Online bidezkoa, HEMEN klik eginez.

-Aurrez aurrekoa, Euskara zerbitzuan (9:30-15:00) edo Gazteria bulegoan (11:00-13:00, eta astearteetan eta ostegunetan arratsaldez ere bai, 16:00-18:00).

Informazio gehiago : 943 805 622 / 943 805 634  www.ordizia-euskaraz.eus

 

Gehiago irakurri

2019-04-24

AZOKAN EUSKARA ARNASTEN DA

Herriko gazteek euskararen erabileraren berri eman eta etorkizunerako proposamenak egin dituzte

 

Azken kale-neurketaren arabera, euskararen erabilerak gora egin du Ordizian, eta etorkizunean ere gora egiten jarraitzeko, beharrezkoa izango da euskara erabiltzeko eremuak zabaltzea eta indartzea. Eremu horietako bat, hain zuzen ere, Ordiziako asteroko Azoka da, Ordiziaren ikur eta bereizgarri nagusietako bat, herriari bizitasuna eta arnasa ematen diona; euskararen erabilerari dagokionez, askok jotzen dute Ordiziako azoka euskararen arnasgunetzat, alegia, euskara nagusi den eremutzat.

Hori horrela den jakiteko eta etorkizunean ere izateko, Ordiziako Udalak asteroko Azokako euskararen erabileraren diagnosia egitea erabaki zuen Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean, baina eginkizun horretan bereziki inplikatu nahi izan zituzten herriko gazteak; izan ere, gazteak izango dira etorkizuneko helduak, Azoka bizirik mantenduko dutenak. Horrela, proiektuan parte hartzeko gonbita egin zieten Jakintza ikastolako eta Oianguren Institutuko irakasleei eta ikasleei.

Elkarlan horren EMAITZEN BERRI emateko elkartu ziren ostiralean Ordiziako Plaza Nagusian ikastetxeetako gazteak eta aipatutako eragileak.

Gehiago irakurri

2019-04-01

irudia

2018KO ERRENTA AITORPENA. EGIZU EUSKARAZ!

2018ko Errenta aitorpena egiteko garaia iritsi da. Ordiziako, Beasaingo eta Lazkaoko udalek kanpaina bat antolatu dute errenta aitorpena euskaraz egitera bultzatzeko.

Kanpainaren helburua da euskaraz egiten diren errenta aitorpen kopurua handitzea eta horretarako herritarrei jarraibideak eskaintzea.

Aipagarri da azken 9 urteotan, 2009tik 2017ra,   bikoiztu egin dela hiru herriotan euskaraz egin diren errenta aitorpenen portzentajea:

Ordizian %8,29tik %19,71ra, Beasainen %8,37tik %18,54ra eta Lazkaon %15,52tik %27,47ra.

Euskarak Goierrin aurrera egin dezan nahi badugu behintzat, garrantzitsua da zergadun euskaldunek aitorpena euskaraz egiteko urratsak egitea; hau da, gutako bakoitzak hikuntza hautatzeko dugun aukeraz baliatzea.

EGIZU EUSKARAZ!

 

Gehiago irakurri

2018-10-18

AURKEZPEN FESTA

Ordiziako Euskaraldia Batzordeak Aurkezpen festa antolatu du urriaren 26an, 19:00etan, Plaza Nagusian. Egin bat Euskaraldiarekin eta zatoz!

 

Gehiago irakurri

2018-09-27

ORDIZIAN EUSKARALDIA ANTOLATZEKO BILERA

 

Euskaraldian izena emateko aukera www.euskaraldia.eus atarian zabalik dago. Besteak beste, horixe azaldu zuten Ordiziako Udalak eta Hitzaro euskara elkarteak hilaren 25ean Barrenan antolatutako informazio bileran.

Euskaltzaleen Topaguneak, Euskaraldiaren koordinazio orokorrak, ekimena antolatzeko herrien esku jarritako baliabideen berri izan zuten bertaratutako ikastetxeetako, euskaltegiko, elkarteetako ordezkariek nahiz herritarrek.

Orain baliabide horiek Ordiziara nola egokitu eta herriko eragileen eta norbanakoen proposamenak entzuteko eta antolaketarako garaia da. Horretarako urriaren 1ean antolaketa bilerarako gonbidapena luzatu dute.

 

Gehiago irakurri

2018-06-01

Zabu Zibu: haur eta gurasoentzako jolasak

Zabu Zibu

 

Ordiziako udalak eta  Urtxintxa Eskolak “Parketarrak” izeneko egitasmoa jarri dugu martxan. Kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu. Horretarako, ekainaren 7an, 14an, 21ean eta 28an jolas dinamizatzaileen laguntzaz jolas saioak burutuko dira Ordiziako Plaza Nagusian.

Ordua: 18:00etatik 19:00etara

Parte-hartzaileak: 2 eta 5 urte bitarteko haurrak gurasoekin.

Anima zaitezte! Bertan egongo gara zuen zain!

Gehiago irakurri

2017-12-27

KRISEILUARI HARRERA BIKAINA: 134 FAMILIA PREST!

4-8 urte arteko haurrak zituzten Ordiziako familiei Kriseilua etxean jasotzeko proposamena egin zien Udalak eta bertako 134 FAMILIA PREST agertu ziren horretarako. HARRERA BIKAINA, benetan!
Zazpi astez, hogei kriseilu ibili dira etxez etxe, familia batetik bestera euskararen sua transmititzen. Kriseilua etxera iristean, su hori zaintzeaz eta euskara erabiltzeaz gain, familiek etxekoen hizkuntza ohituren inguruan hausnarketarako tarte bat ere hartu dute.
Abenduaren 15ean agur esan zitzaion Kriseiluari Herri Antzokian antolatutako ekitaldian. Halere, hauxe agurtu aurreko azken gonbidapena: euskararen sua itzal ez dadin, jarrai dezagun geure egunerokoan euskaraz mintzatzen.
ESKERRIK ASKO DENOI!

Gehiago irakurri

2017-10-09

EUSKARAREN KRISEILUA ETXEZ ETXE ORDIZIAN

EN CASTELLANO

Euskararen Kriseilua egitasmoa aurkeztu dute gaurko prentsaurrekoan Ordiziako Udaleko Joseba Aranburu zinegotziak eta Urdaneta eta Jakintza ikastetxeetako ordezkariek.

Euskara belaunaldiz belaunaldi transmitituz joan den hizkuntza izan da, belaunaldiz belaunaldi transmititzen ari den hizkuntza. Etxez etxe, kalez kale eta eskolaz eskola, belaunaldi askotan lagun ugarik izan dute hizkuntza jaso, bizi eta hurrengoei pasatzeko ardura.

Euskararen kriseilua etxez etxe doan sua da. Kriseilua etxez aldatu ahala euskararen garra piztuta izateko ardura partekatu nahi dugu. Horregatik, euskararen kriseilua etxean jasotzean bi gonbidapen egingo zaizkiei familiei:

1) Euskararen sua bizirik mantentzea, kriseilua zaindu eta hizkuntza erabiltzea.

2) Etxekoen hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko tarte bat hartzea eta elkarrekin ohitura horiek hobetzeko konpromisoak aukeratzea.

Kriseilua Ordiziako 4 eta 8 urte arteko haurrak dituzten etxeetan barrena ibiliko da, txandaka. Ordiziako familia tipologia guztiak daude gonbidatuta parte hartzera, euskaraz hizketan dakitenak, ulertu bai baina hitz egiten ez dutenak, euskaraz ez dakitenak...hizkuntzaren transmisioa jarrerak transmititzea ere baita.

Kriseilua etxean jaso nahi izanez gero, eman izena urriaren 23a baino lehen web orri honetan bertan edo zure ikastetxean.

 

Gehiago irakurri

2017-09-25

GURASOENTZAKO EUSKARA IKASTAROAK MERKEAGO!!!

Ordiziako Udalak lagunduta, gurasoei zuzendutako euskara ikastaroak merkeago izango dira Ordiziako Goiztiri AEK euskaltegian.

12 urte arteko haurrak dituzten gurasoei zuzendutako euskara ikastaroak eskainiko dira ikasturte honetan ere Ordizian, baina berrikuntza batekin: gurasoek gutxiago ordaindu beharko dute, Udalak ikastaroaren prezioaren %75 bere gain hartuko baitu.

IRAUPENA: 165 ordu

DATA: urriaren 9tik maiatzaren 29ra

EGUNAK: astean 3 egun (astelehena, asteartea eta osteguna)

ORDUTEGIA: 9:30-11:30 edo 14:00-16:00 (ordutegia molda daiteke)

PREZIOA: 73,50€

INFORMAZIO GEHIAGO

 

Gehiago irakurri

2017-06-15

ORDIZIAKO KALEETAN ZENBAT ERABILTZEN DA EUSKARA?

 Horixe eta beste hainbat datu emango dituzte ezagutzera Soziolinguistika Klusterrak eta Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak , hilak 19, arratsaldeko 7etan Barrenako Areto Nagusian. 

 

Soziolinguistika Klusterrak 2017ko martxoan zehar hainbat egunetan euskararen erabilera datuak jaso zituen Ordiziako kaleetan zehar. Kale-neurketa hauetan erabiltzen den teknika behaketa zuzena da; hau da, ezertxo ere galdetu gabe, neurtzaileek herriko kaleetan zehar topatzen duten jendeak darabilen hizkuntza jasotzen da. Hori dela eta, neurketetan aritu direnek, ordiziarrek hitz egitean duten joera naturala jaso dute. 

Ekainaren 19an 19:00etan Barrenako Areto Nagusian izango den aurkezpen-bileran, lan honek eman dituen emaitzak aurkeztuko ditu Soziolinguistika Klusterreko kide den Belen Urangak: euskararen erabilerak izan duen bilakaera Ordizian azkeneko urteotan, beste hizkuntzen presentzia zein den, sexuen arabera euskara zenbat hitz egiten den, adin-tarte desberdinetan (haur, gazte, heldu eta adineko) zenbat hitz egiten den, Ordiziako zonalde bakoitzean euskaraz zenbat hitz egiten den…

Herritarrak eta eragileak gonbidatuta

Kale Neurketen emaitzak beharrezkoak dira euskararen sustapenean lehentasunak ezartzeko. Guztiok euskararen sustatzaile izanik, Ordiziako Udalak herritar guztiei egin nahi die aurkezpen-bilerara etortzeko gonbidapena, datuak ezagututa, ondorioez edo interpretazioez elkarrekin hitz egiteko.   

Gehiago irakurri

2017-06-01

GURASO EUSKALDUNEI ZUZENDURIKO IRRATI-TARTEAK

"Zer entzun, hura esan" hizkuntza ohiturak etxean hasten dira.

 

Gipuzkoako Euskara Zerbitzuek elkarlanean guraso euskaldunei zuzenduriko irrati-tarteen kanpaina abiatu dute. Entzuteko, hemen klikatu.

Gehiago irakurri

2017-05-04

ORDIZIAKO UDALEKU IREKIAK

Izen-ematea zabalik maiatzaren 12a arte

Ordiziako Udaleko Euskara Sailak   UDALEKU IREKIAK antolatu ditu bigarren urtez.

HH4tik LH5era bitarteko haurrei zuzenduriko udaleku hauek udan  aisialdian euskaraz gozatzea eta herriko haurren arteko harremanak euskaraz izatea dute helburu eta horiek lortze aldera makina bat jolas, tailer, ekintza…antolatuko ditu udalekuak dinamizatuko dituen Hitzaro euskara elkarteak.

Lau aste iraungo dute, ekainaren 26tik uztailaren 21era, eta goizez burutuko dira (10:00-12:30) Jakintza ikastolako eta Urdaneta ikastetxeko  zaintza eta jangela zerbitzuekin koordinatuta.

Gehiago irakurri

2017-04-07

AITORPENA EUSKARARI!

Errenta aitorpena ere euskaraz.

Ordizia, Lazkao eta Beasaingo Udalok AITORPENA EUSKARARI kanpaina jarri dugu martxan. 2009az geroztik urtero egiten dugu kanpaina, euskaraz egiten diren aitorpenen kopurua hazteko helburuarekin.

Urte hauetan euskaraz egin diren errenta aitorpenen portzentajea bikoiztu egin da Ordizian: %8,29tik %18,19ra igo da.

Errenta aitorpena euskaraz egiteko dauden aukerak azaltzeko etxe guztietara esku-orria bidali da eta herriko hainbat tokitan ere utzi da edonoren eskura.

Errenta aitorpena euskaraz eginez, arlo honetan ere euskarari aitorpena egiten diozu. Zeure aukera da, aitorpena euskarari!

KONTUAN HARTZEKOAK

Autolikidazio proposamenak onartzea:

2017ko apirilaren 6tik ekainaren 26ra

Errenta mekanizaturako hitzordua eskatzea:

2017ko apirilaren 11tik ekainaren 5era

Aitorpenak aurkezteko epea:

2017ko apirilaren 18tik ekainaren 26ra

HITZORDUA ESKATZEKO, KONTSULTAK EGITEKO ETA ARGIBIDEETARAKO

Telefono bidezko laguntza: 902 100 040

Foru Ogasunaren Beasaingo bulegoa

www.gipuzkoa.net/ogasuna

Gehiago irakurri

2016-06-29

irudia

MERKATARI ERREFERENTEEI AITORTZA EKITALDIA

Ordiziako Udalak euskararen alde lan egin duten merkatari erreferenteei aitortza ekitaldia eskaini zien atzo. Bertan, udalak eta Elhuyar Aholkularitza elkarteak egindako lanaren laburpena aurkeztu zen.

Euskara saileko teknikariak, euskara eta hezkuntza zinegotzia, Ordizian merkatari elkarteko arduradunak, Hitzaro euskara elkarteko arduraduna, Jose Miguel Santamaria alkatea...denak bildu ginen merkatariei eskerrak emateko eta aurrerantzean ere euskara bultzatzeko udalaren laguntza edukiko dutela adierazteko.

Hauek izan dira omendutako establezimenduak:

KIXKET KAFETEGIA, ALOTZA HAUR ESKOLA, AUZOKI KOMUNITATEEN ADMINISTRAZIOA, IKASTING AKADEMIA, JAIAK DENDA, GOEN ARRANDEGIA, ARANTXA TABERNA, HAIZPE JATETXEA, KIRKIL PUBA, LA GRANJA TABERNA, LUBAKI TABERNA, MARTINEZ JATETXEA, ORLEGI TABERNA, ANA MARI ARRANDEGIA, ARIZMENDI ZAPATA DENDA, ARRIZUBIETA HORTZ KLINIKA, ASEGUROGINTZA, AZURMENDI HARATEGIA, ZEBERIO HARATEGIA, ERROTAUNDI OKINDEGIA, SOLOZABAL AUTOESKOLA, GOIERRIKO NEKAZAL KOOPERATIBA, HEMEN ALTZARIAK, IMANOL OTEGI ABOKATUA, JON DEK DEKORAZIOA, JOSUNE ESTETIKA ZENTROA, LARRATXA ESTANKOA, LASA HARATEGIA, LUBERRI LORA DENDA, MATTI JANTZI DENDA, MUGUET LORA DENDA, NAHIKARI GOZOTEGIA, NARAI HAUR JANTZIAK, NESS JANTZI DENDA, ORDIZIAKO OSASUN ZENTROA, OREKA BELAR DENDA, OSKARBI OINETAKO DENDA, PALOMO JANTZI DENDA, PSIKOLAGUN GABINETEA, SIBENOY ESTETIKA ZENTROA, SIGLO XX HARATEGIA, URTEAGA ARRANDEGIA, VICUÑA JANTZI DENDA, SUGAAR 1996 eta J. MUJIKA HARATEGIA.

 

Establezimendu guzti hauek oroigarria jasoko dute Ordiziako Udalaren izenean.

ORDIZIAKO UDALAK ESKERRAK EMAN NAHI DIZKIE ESTABLEZIMENDU HAUEI EUSKARAREN ALDE EGITEN DUTEN LANAGATIK.

Gehiago irakurri

2016-06-22

irudia

MERKATARITZAN EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO EGITASMOA.AITORTZA EKITALDIA

Ordiziako Udalak,  Ordiziako establezimenduen euskararen egungo egoera eta erabilera zein den aztertu du eta hobekuntza proposamenak egin ditu Elhuyar Aholkularitza Zerbitzuarekin batera. Ikerketa honetan hainbat datu atera dira. Honenbestez, Ordiziako Udalak euskararen esparruan erreferenteak diren merkatariak omendu nahi ditu eta horretarako prestatu da ekitaldi hau.

 

Ekitaldia EKAINAREN 28AN, ASTEARTEAN, 15:00etan BATZAR ARETOAN izango da. Hori dela eta, euskararen eragileak, merkatariak eta herritarrak gonbidatu nahi ditugu ekitaldi honetan parte hartzera.

 

 

 

Udaletik gainera establezimendu hauei esan nahi diegu:

MILA ESKER EUSKARAREN ALDE LAN EGITEAGATIK

 

 

Gehiago irakurri

NABARMENDUAK

EGITASMOAK ZURETZAT

BA AL ZENEKIEN?

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Iraila 2019 Aurrera
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli