Hasiera

Aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroa egiteko diru-laguntzak

  • Diru Laguntzak » 
  • Aisialdiko begirale/ zuzendari titulua » 
  • Aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroa egiteko diru-laguntzak

Mota: Aisialdiko begirale/ zuzendari titulua

Erakundea: Ordiziako Udala

 Aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroa egiteko herritarrei diru-laguntzak ematea.

 Xedea.

Deialdi honen xedea da 2017-18 ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa bukatu duten herritarrentzako diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea.

Jasotzaileak. 

Ordiziako udalerrian erroldaturik dauden pertsona fisikoek eskatu ditzakete oinarri hauen bidez arautzen diren diru-laguntzak.

Onuradunek bete beharreko baldintzak.

- Ordizian erroldaturik egotea

- Ikastaroak euskaraz izan behar du eta Eusko Jaurlaritzak homologatua.

- Ikastaroaren alderdi teorikoa gainditzea eta araututako gehienezko epearen barruan titulua lortzea.

- Beste edozein administrazio edo erakundetatik (publiko nahiz pribatua, nazio mailako nahiz nazioartekoa)  diru-lagun­tzarik ez jasotzea; eta halakorik jaso bada, organo emaileari jakinaraztea.

- Emakidaren ebazpena ida­tzi baino lehen, zerga ordainkizunetan eta Gizarte Seguran­tza­ren aurrean egunean dagoela egiazta­tzea. Baldintza hori Udalak berak egiaztatuko du.

Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabide ereduarekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko ditu eskatzaileak:

1. NAren fotokopia.

2. Aisialdi eskolak eginiko ziurtagiria, non egiaztatuko den: eskatzaileak ikastaroa gauzatu duela, eta alderdi teorikoa gainditu duela; ordaindutako matrikularen zenbatekoa; ikastaroaren homologazioa eta zein hizkuntzatan burutu den ikastaroa.

Araututako epearen barruan titulua lortu ezean, itzuli egin beharko zaio Udalari jasotako diru-laguntza.

*Erroldatze-agiria eta Udalarekin zorrik ez izanaren agiria, ez da aurkeztu behar izango. Euskara Zerbitzuak bere gain hartzen ditu horiek egiaztatzeko egin beharreko gestioak.

Eskabideak aurkezteko epea eta lekua.

Urtero, aurreko urteko irailaren 1a eta urte horretako abuztuaren 31 bitartean hasi eta bukatutako ikastaroak lagunduko dira.

Dagokion ikastaroa bukatu eta hurrengo hamabost egunen barruan aurkeztu beharko du interesatuak eskaera. Beranduenez urriaren 31n.

Eskaerak aurrez aurre aurkez daitezke Herritarren Arretarako Udal Bulegoan (Kale Nagusia, 26-behea), 9:00etatik 13:00era bitartean, edota Internet bidez www.ordizia.eus webguneko zerbitzu telematikoen bidez.

Diru-laguntzaren zenbatekoa eta aurrekontua.  

Hauek izango dira banatuko diren diru-laguntzak:

            -Begirale ikastaroa: matrikularen %30a, gehienez ere 150 euro.

            -Zuzendari ikastaroa: matrikularen %30a, gehienez ere 150 euro.

Programa honetara bideratutako diru-laguntzen zebatekoa gehienez 2.000,00 € da eta 480.01.335.00 diru-partidatik bideratuko da. Eskaera guztiak jaso ondoren, eskatzaileei dagokien diru-laguntzaren %100 ordainduz, horretara iristeko adinako krediturik ez balego, dagoen diru-kopurua hainbanatu egingo da. 

 

Material osagarria

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Abendua 2018 Aurrera
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli