Hasiera

Aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroa egiteko eta kirol arloko berariazko prestakuntza egiteko dirulaguntzak

  • Diru Laguntzak » 
  • Aisialdiko begirale/ zuzendari titulua/ kirol arloko formakuntza » 
  • Aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroa egiteko eta kirol arloko berariazko prestakuntza egiteko dirulaguntzak

Mota: Aisialdiko begirale/ zuzendari titulua/ kirol arloko formakuntza

Erakundea: Ordiziako Udala

Aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroa egiteko herritarrei dirulaguntzak ematea eta kirol arloko hezitzaileei berariazko prestakuntza euskaraz jasotzeko dirulaguntzak ematea. 

 Xedea.

Deialdi honen xedea da 2018-19 ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa bukatu duten herritarrentzako dirulaguntzak emateko eta kirol arloan diharduten hezitzaileei berariazko euskarazko prestakuntza jasotzeko baldintzak arautzea. 

Jasotzaileak. 

-Aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroa egin dutenen kasuan, Ordiziako udalerrian erroldaturik dauden pertsona fisikoek eska ditzakete oinarri hauen bidez arautzen diren dirulaguntzak.

-Kirol arloko euskarazko formakuntza egin dutenen kasuan, Ordiziako kirol elkarte bateko hezitzaile edo entrenatzaile izatea. 

Onuradunek bete beharreko baldintzak.

- Ordizian erroldaturik egotea aisialdiko begirale edo zuzendari titulua lortzen ari direnen kasuan edo kirol arloko euskarazko formakuntza jasotzen ari direnen kasuan, Ordiziako kirol elkarte bateko kide izatea. 

- Ikastaroak euskaraz izan behar du eta Eusko Jaurlaritzak homologatua.

-Aisialdiko formazio ikastaroak jaso dituztenen kasuan, ikastaroaren alderdi teorikoa zein praktikoa gainditzea. 

- Beste edozein administrazio edo erakundetatik (publiko nahiz pribatua, nazio mailako nahiz nazioartekoa)  diru-lagun­tzarik ez jasotzea; eta halakorik jaso bada, organo emaileari jakinaraztea.

-Zerga ordainkizunetan egunean dagoela egiaztatzea. Baldintza hori Udalak berak egiaztatuko du. 

Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabide ereduarekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko ditu eskatzaileak:

1. NAren fotokopia.

2. Kirol hezitzaile edo entrenatzaileen kasuan, elkartearen ziurtagiria, Ordiziako kirol elkarteren bateko hezitzailea dela egiaztatzen duena. 

3. Ikastegiaren ziurtagiria, matrikularen zenbatekoa eta ikastaroaren homologazioa eta hizkuntzari buruzko xehetasunak ziurtatuko dituena. Aisialdiko hezitzaileen kasuan, horrez gain, eskatzaileak alderdi teorikoa eta praktikoa gainditu duela dioen ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

Eskabideak aurkezteko epea eta lekua.

Urtero, aurreko urteko irailaren 1a eta urte horretako irailaren 30a bitartean hasi eta bukatutako ikastaroak lagunduko dira.

Dagokion ikastaroa bukatu eta hurrengo 30 egunen barruan aurkeztu beharko du interesatuak eskaera. Beranduenez azaroaren 15ean. 

Eskaerak aurrez aurre aurkez daitezke Herritarren Arretarako Udal Bulegoan (Kale Nagusia, 26-behea), 8:00etatik 13:30era bitartean, edota Internet bidez www.ordizia.eus webguneko zerbitzu telematikoen bidez.

Dirulaguntzaren zenbatekoa eta aurrekontua.  

Hauek izango dira banatuko diren dirulaguntzak:

            -Begirale ikastaroa: matrikularen %30a, gehienez ere 150 euro.

            -Zuzendari ikastaroa: matrikularen %30a, gehienez ere 150 euro.

             -Kirol hezitzaile edo entrenatzaileentzako ikastaroak: matrikularen %30a, gehienez ere 150 euro. 

Programa honetara bideratutako diru-laguntzen zebatekoa gehienez 2.500,00 € da eta 480.01.335.00 diru-partidatik bideratuko da. Eskaera guztiak jaso ondoren, eskatzaileei dagokien diru-laguntzaren %100 ordainduz, horretara iristeko adinako krediturik ez balego, dagoen diru-kopurua hainbanatu egingo da. 

 

Material osagarria

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Urria 2019 Aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli