Hasiera

Errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskalduntzeko dirulaguntzak

  • Diru Laguntzak » 
  • Errotuluak » 
  • Errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskalduntzeko dirulaguntzak

Mota: Errotuluak

Erakundea: Ordiziako Udala

Errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntzak

Kanpoko errotulua (eta eguzki-oihala errotulu funtzioa egiten badu) euskara hutsez jarriz gero, kostuaren %50 ordainduko dizu Udalak. dirulaguntza gehienez ere 300 eurokoa izango da.

 

Irudi korporatiboa euskalduntzeko dirulaguntzak

Ordiziako Udalak honako hauek hartzen ditu, besteak beste, irudi korporatiboaren elementutzat:

  • Eskaparate edo erakusleihoetako errotulazioa
  • Establezimenduaren barruko errotulazioa
  • Ibilgailuen errotulazioa
  • Kartazalak
  • Produktuak biltzeko papera
  • Paperetako menbretea
  • Poltsak
  • Bisita-txartelak
  • Inprimakiak (albaranak, fakturak...)
  • Identifikazio-zigilua

Elementu hauetako testua euskara hutsez jarriz gero, kostuaren %50 ordainduko dizu Udalak. dirulaguntza gehienez ere 120 eurokoa izango da.

 

Web guneak euskaratzeko dirulaguntzak

  • Euskara hutsezko web orriak. Kostuaren %50 ordainduko du Udalak.; gehienez ere, 350 euro.
  • Webaren orri nagusia beti euskaraz irekitzen da eta erabiltzaileari aldiro, hala nahi badu, hizkuntzaz aldatzeko aukera eman dio. Kostuaren %50 ordainduko dio Udalak.; gehienez ere, 250 euro.
  • Hizkuntza aukeratzea sarbide duten web orriak. Kostuaren %50 ordainduko dio Udalak; gehienez ere, 150 euro.

dirulaguntzak jasotzeko bete beharreko baldintzak

  • Testua zuzen idatzita egon beharko da; Euskara Zerbitzuak ontzat eman beharko du errotuluan eta gainontzeko elementuetan jarri beharreko testua, beti ere inprimatu baino lehen. Web guneen kasuan, Euskara Zerbitzuak, ez du bere gain hartuko web guneetako edukiak euskaratzeko ardura. Nolanahi ere, euskara mailaren kalitatea bermatu behar denez, Euskara Zerbitzuak zenbait itzulpen zerbitzuren telefonoak eskainiko ditu lan hori errazteko.
  • Izen propioa bakarrik agertzen bada bakarrik ez da inolako dirulaguntzarik emango.
  • Aipatutako elementu bakoitzeko behin bakarrik eskatu ahal izango da dirulaguntza.
  • Izaera ez ofizialeko entitateek bakarrik jaso ahal izango dituzte dirulaguntza hauek.
  • Bateraezinak izango dira kontzeptu honetan Udalak eman lezakeen dirulaguntza eta publizitatearen izenean errotulu beragatik enpresa batek eman lezakeena.

dirulaguntzak eskatzeko bidea

Eskatzaileek dirulaguntzak eskatzeko honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

  • Euskara Zerbitzuan emango dieten eskabidea behar den bezala beteta.
  • Ateratako materialaren ale bat.
  • Xehatutako fakturaren kopia.
  • Zerga ordainkizunetan eta Gizarte Segurantzaren aurrean egunean dagoela egiaztatzen duten agiriak

Material osagarria

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Abendua 2019 Aurrera
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli