Hasiera

Euskara eskoletarako dirulaguntzak

  • Diru Laguntzak » 
  • Euskara ikasteko » 
  • Euskara eskoletarako dirulaguntzak

Mota: Euskara ikasteko

Erakundea: Ordiziako Udala

Xedea

1. artikulua. Laguntzen helburua. Euskara ikasten edo hobetzen diharduten bizilagunei dirulaguntza publikoak ematea da oinarri hauen xedea.

2. artikulua. Eskumena duen organoa. Deialdia Ordiziako Udalak onartuko du eta deialdiaren zabalpena eta argitalpena bermatuko du.

3. artikulua. Araudia. Laguntzen emakidak nahiz dirulaguntza emailearen eta onuradunen arteko lege harremanak oinarri hauen arabera eta dirulaguntzak ematerakoan indarrean dagoen araudiaren arabera xedatuko dira.
Oinarri hauetan aurreikusi gabeko gaietarako Ordiziako Udaleko Dirulaguntzak arautzeko Ordenantza (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 2014-1-14, 8 zk.) eta azaroaren 17ko dirulaguntzen 38/2003 Legea (Estatuko Aldizkari Ofiziala. 2003-11-18) hartuko da oinarri.

 

Eskatzaileak

4. artikulua. Dirulaguntza hauen eskatzaileek honako baldintzak bete behar dituzte:

  • 16 urtetik gora izatea, diruz laguntzea eskatzen den ikastaroa amaitzen den datarako eta Ordizian erroldatuta egotea.
  • Egoitza soziala Ordizian duen eta euskara plana duen enpresa batean lan egitea; euskara sustatzeko Udalarekin hitzarmena sinatu duen merkatal-establezimendu batean lan egitea; edota Udalarekin euskara sustatzeko hitzarmena sinatu duen Ordiziako kirol-talde bateko begiralea edo entrenatzailea izatea. 

Dirulaguntza honetatik kanpo geratzen dira, xede berbererako beste erakunde pribatutik edo publikotik, HABEtik izan ezik, dirulaguntza jaso duten ikasleak.

 

5. artikulua. Lagundu daitezkeen ikastaroak. HABEk homologatutako euskaltegiek eta zentroek emandako euskalduntzeko eta alfabetatzeko ikastaroak lagundu ahal izango dira, 2018ko irailetik 2019ko irailera bitartean antolatutakoak.

 

a) HABEk homologatutako ikastaroak. 

  • Modulazio ezberdineko ikastaroak. 
  • Barnetegiak. Ez da laguntzarik emango egoitza gastuetarako.
  • Auto-ikaskuntza. 
  • Udako ikastaroak.

b) Ikastaro ez homologatuak: Modulazio txikikoak, baina beti ere ikasturtean zehar urrats bat gainditzen bada.

 

6. artikulua. dirulaguntza jasotzeko baldintzak.

  • Eskabidea behar bezala beteta eta derrigorrezko dokumentazioa dagozkien epeen barruan aurkeztea.
  • Eskatzaileek Ordizian egoiliar gisa erroldatuta egon behar dute diruz laguntzea eskatzen den ikastaroa amaitzen den datarako (azken eguna barne).
  • Erroldatu gabeko eskatzaileen kasuan, gutxienez sei hilabetez egon behar dute lanean Ordiziako enpresa, merkatal establezimendu edota kirol-talde batean, diruz laguntzea eskatzen den ikastaroa amaitzen den datarako.
    Oharra: Ikasleak, erroldatuta dagoen Udalaren dirulaguntza jasotzen badu, ezingo dio eskaerarik egin Ordiziako Udalari.
  • Euskarazko ikastaroan gutxienez %85etik gorako asistentzia egiaztatzea; horretarako, ikastaroaren hasiera- eta amaiera-data hartuko dira kontuan. Asistentzian egindako huts egiteak zuritzeko gaixotasun agiriak bakarrik onartuko dira.

Eskabideak

9. artikulua. Eskabideak egiteko epeak. Eskatzaileak ikastaroa amaitu ondoren egin beharko du dirulaguntza eskaera. Herritarren Arretarako Udal Bulegoan (Kale Nagusia, 26-behea), 8:00etatik 13:30era bitartean, ondoren zehazten denaren arabera:

 

a) Neguko ikastaroak (urria-ekaina).

  • Urrian hasten diren ikastaroak: 2019ko ekainaren 24tik uztailaren 8ra.
  • Otsailean hasten diren ikastaroak: 2019ko ekainaren 24tik uztailaren 8ra. 
  • Barnetegiak eta xede berezietako ikastaroak: Ikastaroa amaitu eta bi asteren barruan.

b) Udako ikastaroak (uztaila-iraila).

  • Ikastaroak amaitu eta bi asteren barruan.

c) Auto-ikaskuntza:

  • Ikastaroak amaitu eta bi asteren barruan.

Material osagarria

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Abendua 2019 Aurrera
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli