Hasiera

Udalerriko kirol elkarteei euskarazko formazioa emateagatik dirulaguntzak ematea

  • Diru Laguntzak » 
  • Kirol elkarteen euskarazko formazioa » 
  • Udalerriko kirol elkarteei euskarazko formazioa emateagatik dirulaguntzak ematea

Mota: Kirol elkarteen euskarazko formazioa

Erakundea: Ordiziako Udala

 

1. Xedea.

 Deialdi honen xedea da kirol eremuan euskararen presentzia areagotzea, eta horretarako, Ordiziako kirol elkarteei dirulaguntza ematea beraien arloko prestakuntza edo formakuntza euskaraz izan dadin.

2. Jasotzaileak. 

Ordiziako kirol elkarteak, Udalarekin euskara sustatzeko hitzarmena sinatuta dutenak.

3. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

  • Ordizian kirol arloan euskara sustatzeko Ordiziako Udalarekin hitzarmena sinatuta izatea.
  • Elkarteak antolatutako ikastaroa euskaraz izatea.
  • Beste edozein administrazio edo erakundetatik (publiko nahiz pribatua, nazio mailako nahiz nazioartekoa)  dirulagun­tzarik ez jasotzea; eta halakorik jaso bada, organo emaileari jakinaraztea.
  • Zerga ordainkizunetan eta Gizarte Seguran­tza­ren aurrean egunean dagoela egiazta­tzea.

4. Aurkeztu beharreko agiriak.  

  • Eskaera inprimakia.
  • Arduradunaren edo erakunde eskatzailearen ordezkariaren NA.
  • Euskaraz eman duten formakuntzaren deskribapen zehatza, ordu kopurua, parte hartzaile kopurua, landutako edukiak.
  • Formazioaren gastua jasotzen duen faktura edo ordainagiria.
  • Zerga ordainkizunetan eta Gizarte Segurantzaren aurrean egunean dagoela egiaztatzen duten agiriak. 

5. Eskaerak aurkezteko epeak eta tokia.

2018ko urritik 2019ko irailera bitartean egindako ikastaroetarako eskaerak 2019ko irailaren 30etik 2019ko urriaren 25era aurkeztuko dira.

Eskaerak aurrez aurre aurkez daitezke Herritarren Arretarako Udal Bulegoan (Kale Nagusia, 26-behea), 8:00etatik 13:30etara bitartean, edota Internet bidez www.ordizia.eus webguneko zerbitzu telematikoen bidez.

6. Dirulaguntzaren zenbatekoa eta aurrekontua.   

Udalak formazio saioaren gastuaren %50a finantzatuko du goiko aldean zehaztutako baldintzak betetzen badira, eta kirol-elkarte bakoitzak gehienez ere 750 €ko dirulaguntza jasoko du kontzeptu honengatik.

Programa honetara bideratutako dirulaguntzen zenbatekoa gehienez 2.000,00 € da eta 481.01.335.00 diru-partidatik bideratuko da.

Eskaera guztiak jaso ondoren, eskatzaileei dagokien dirulaguntzaren %100 ordainduz, horretara iristeko adinako krediturik ez balego, dagoen diru-kopurua hainbanatu egingo da. 

Material osagarria

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Abendua 2019 Aurrera
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli