Hasiera

Atzerritarrak eta euskara

irudia

Ikasketa esperientziak

Ordiziako Euskara Biziberritzeko Planaren barruan kokatzen dira Maizpideko ikasle atzerritarrek Ordiziako ikastetxeetan ematen dituzten hitzaldiak. Helburua da, euskara ikasleei aukera ematea hizkuntza ikasterakoan duten esperientzia kontatzeko; zergatik ari diren ikasten, zertarako, nola ari diren, nola sentitzen diren, nola eragiten dien nortasunean… Eta horrekin batera, hitzaldi horiekin eta gisa bereko motibazio saioekin, gure gazteek gure hizkuntzaz hausnartzea nahi genuke. Hots, gazteen artean euskararekiko kontzientzia piztea eta gure hizkuntza erabil dezaten motibatzea, ereduak emanda.

Beren jatorriaren, bizitza-esperientzien eta bereziki euskararekiko harremanaren inguruan hitz egiten dute gazteek Maizpideko ikasleekin, guztiz parte-hartzailea den ordubeteko solasaldian.

Ibarran bizi da Julia de Jesus dominikarra, hiru seme-alaba dauzka eta erizaina da. Arabako Izarra herrian bizi da Marta Garcia madrildarra. Parisen, berriz, Thomas Pierre antropologoa; eta Bilbon Catalina Pierozek poloniarra.

Lazkaoko Maizpide euskaltegi-barnetegian ari dira euskara ikasten laurak eta, Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak hala eskatuta, lau lagun horiek Oianguren eta Jakintza ikastetxeetako DBH 2. mailako ikasleekin bildu dira, besteak beste, euskara ikastean izan dituzten zailtasunak eta pozak azaltzeko.

Idatzi zure iruzkina

 

       
  Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.  
  Izena*  
  E-posta*  
  Mezua*  
       
  Idatzi segurtasun kodea  
  segurtasun kodea  
       
     
       

 

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Abuztua 2019 Aurrera
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli