Hasiera

Euskal abizenak euskal grafiaz

irudia

Izen-abizenak aldatzeko ohar lagungarriak

Artean ere bada euskal jatorriko abizenak erdarazko grafiaz idatzita daukan herritarrik. Ondorioz, agiri ofizialetan Aguirre, Aramburu, Arancegui, Beguiristain, Ceberio, Echave, Echeverria, Elicegui, Goicoechea, Mendiluce, Mugica eta gisakoak erabili behar izaten dituzte. Horiei zuzenduta, hona hemen izen-abizenen grafia aldatzeko ohar lagungarriak:

  • Izen-abizenen grafia euskaratzeko tramitea Ordiziako Bake Epaitegian egin behar da. Eraman beharreko agiriak:
    1) Nortasun Agiriaren fotokopia. Originala ere eraman behar da.
    2) Jaiotza-agiri literala. Bake epaitegian eskatu behar da. Ordiziatik kanpo jaioa izanez gero, bi aukera daude: norberak jaiolekuan eskatu, edo Ordiziako bake epaitegian eskatu (egun batzuk itxaron beharko dira orduan).
    3) Errolda-agiria. Udaletxean eskatu behar da. Izen-abizenek euskarazko grafia dutela ziurtatu.
  • 18 urtetik beherako seme-alabentzat ere aldaketa eskatzen baldin bada, eta baldin Ordiziatik kanpo jaiotakoak badira, haiei dagokien agiri hauek aurkeztu behar dira:
    1) Familia Liburuaren fotokopia.
    2) Nortasun Agiria. Ez baldin badute, Familia Liburuarekin nahikoa da.
    3) Errolda-agiria.
  • 14 eta 18 urte arteko adin txikikoek beren izenean eska dezakete aldaketa.Horretarako, gurasoen baimena beharko dute,

Helbide eta telefonoak

Ordiziako Bake Epaitegia: Tel.: 943 881135 Domingo Unanue Plaza z/g, behea (8:30/14:20).

Tolosako epaitegia (Erregistro Zibila)*: Tel.: 943 002610 San Juan 3

* Izen eta abizenak Ordiziako Bake Epaitegian euskaratzen dira. Izen-aldaketak, berriz, Tolosan. Aipatutako telefonora deitu behar da txanda eskatzeko.

Material osagarria

Idatzi zure iruzkina

 

       
  Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.  
  Izena*  
  E-posta*  
  Mezua*  
       
  Idatzi segurtasun kodea  
  segurtasun kodea  
       
     
       

 

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Abendua 2019 Aurrera
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli