Hasiera

EUSKARALDIA

irudia

Euskaraldiaren dinamizatzailea Ordizian   

Lan jardun erdiko lanpostua estali nahi da, Ordizian Euskaraldia ekimena dinamizatzeko.

3 hilabeterako lan kontratua eskaintzen da, urriaren 1ean hasita. Ordiziako Euskaraldia ekimenaren baitako eragiletza lanak bere ardurapekoak izango dira eta honako zereginak izango ditu, besteak beste:

     -Herriko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak…) eta prestakuntza eskaini.

     -Euskaraldiko Batzordea ahaldundu eta indartzeko ekimenak garatzea eta dinamizatzea.

     -Tokian tokiko komunikazio plangintza bideratu eta ekimenak garatu.

     -Entitateen lanketa planifikatu eta garatu.

     -Herritarrak ahobizi/belarriprest dinamikarako aktibatu eta prestatu.

     -Herritarren eta entitateen izen ematea antolatu.

     -Balorazioa eta aurrera begirako urratsak adostu herriko euskaltzaleekin.

     -Ekimenaren aurrekontua kudeatu.

      -Dinamizazioa: Antolatzaileen eta herriko boluntarioen lana koordinatu. Koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egon, baita eskualdeko gainontzeko dinamizatzaileekin ere.

 

Curriculumak abuztuaren 26aren aurretik bidali behar dira mikel@topagunea.eus  helbide elektronikora edo LANSAREAN atariaren bidez.

 

Honako baldintzak betetzea eskatuko zaie hautagaiei:

    - Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz).

    -Ordizia ondo ezagutzea.

    - Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea.

    -Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.

    -  Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia).

    -Ekitaldien antolakuntzan eskarmentua izatea.

    -Kudeaketarako gaitasuna izatea.

    - Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da (sare sozialak, bideoen sorrera, webguneen kudeaketa, diseinua, ofimatika…).

    - Lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da.

    -Ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoa da.

    - Gidabaimena eta autoa.

 

Idatzi zure iruzkina

 

       
  Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.  
  Izena*  
  E-posta*  
  Mezua*  
       
  Idatzi segurtasun kodea  
  segurtasun kodea  
       
     
       

 

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Iraila 2019 Aurrera
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli