Hasiera

EUSKARALDIA

irudia

Euskaraldiaren dinamizatzailea Ordizian   

Lan jardun erdiko lanpostua estali nahi da, Ordizian Euskaraldia ekimena dinamizatzeko.

Irailaren 15ean hasi eta abenduaren 31n bukatuko den kontratua eskaintzen da. Ordiziako Euskaraldia ekimenaren baitako eragiletza lanak bere ardurapekoak izango dira eta honako zereginak izango ditu, besteak beste:

     -Herriko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak…) eta prestakuntza eskaini.

     -Euskaraldiko Batzordea ahaldundu eta indartzeko ekimenak garatzea eta dinamizatzea.

     -Tokian tokiko komunikazio plangintza bideratu eta ekimenak garatu.

     -Entitateen lanketa planifikatu eta garatu.

     -Herritarrak ahobizi/belarriprest dinamikarako aktibatu eta prestatu.

     -Herritarren eta entitateen izen ematea antolatu.

     -Balorazioa eta aurrera begirako urratsak adostu herriko euskaltzaleekin.

      -Dinamizazioa: Antolatzaileen eta herriko boluntarioen lana koordinatu. Koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egon, baita eskualdeko gainontzeko dinamizatzaileekin ere.

 

Curriculumak abuztuaren 25a baino lehen bidali behar dira mikel@topagunea.eus helbide elektronikora edo LANSAREAN atariaren bidez.

 

Honako baldintzak betetzea eskatuko zaie hautagaiei:

    - Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz).

    -Ordizia ondo ezagutzea.

    - Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea.

    -Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.

    -  Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia).

    -Ekitaldien antolakuntzan eskarmentua izatea.

    -Kudeaketarako gaitasuna izatea.

    - Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da (sare sozialak, bideoen sorrera, diseinua, ofimatika…).

    - Lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da.

    -Ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoa da.

 

 

Idatzi zure iruzkina

 

       
  Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.  
  Izena*  
  E-posta*  
  Mezua*  
       
  Idatzi segurtasun kodea  
  segurtasun kodea  
       
     
       

 

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Urria 2020 Aurrera
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli