Hasiera

EUSKARAREN KRISEILUA

irudia

EN CASTELLANO

Etxea ezinbesteko gunea da hizkuntzaren transmisio eta sozializaziorako. Kalean, eskolan eta etxean, gertutik, hurbiletik egiten da transmisio hori: hizkuntza jaso, bizi eta hurrengoei pasatzeko ardura partekatzen dugu guztiok.

Hizkuntza den su txiki hori piztuta mantendu eta guztion artean zaintzeko beharra irudikatzen du Euskararen Kriseiluak. Horregatik, bi gonbidapen egiten dizkiegu kriseilua etxean jasoko duten familiei:

    -Lehenik, euskararen sua bizirik mantentzea, kriseilua zaindu eta hizkuntza erabiltzea.

    -Bigarrenik, etxekoen hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko tarte bat hartzea eta elkarrekin ohitura horiek hobetzeko konpromisoak aukeratzea. Horretarako, www.kriseilua.eus webgunean dagoen galdetegia bete beharko duzue.

Kriseilua Ordiziako 4 eta 8 urte arteko haurrak dituzten etxeetan barrena ibiliko da, txandaka. Izena ematen duten familia guztien artean txandak osatu eta Udaleko Euskara Zerbitzuan egingo dira aldaketak, astearteetan jaso eta astelehenetan itzuli.

Euskararen Kriseiluan IZENA EMATEKO HEMEN klikatu edo ikastetxean banatuko den izen-emate fitxa bete beharko da urriaren 23a baino lehen.

Egitasmoari merezi duen amaiera emateko, Euskararen Kriseilua etxean izan duten familia guztiak elkartuko dituen ekitaldi berezi bat egingo dugu abenduan.

 

 

Idatzi zure iruzkina

 

       
  Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.  
  Izena*  
  E-posta*  
  Mezua*  
       
  Idatzi segurtasun kodea  
  segurtasun kodea  
       
     
       

 

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Abendua 2017 Aurrera
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli