Hasiera

Jarraitu Euskaraz

irudia

Zurea da aukera!

Euskara, Euskal Herriaren berezko hizkuntza, irakaskuntzako hizkuntza ere bihurtu da azken hamarkadetan, eta horrek ikaragarri lagundu du gure hizkuntzaren biziberritze bidean. Horri esker, zuk eta zure adineko ikasle askok euskaraz burutu ahal izan dituzue oinarrizko ikasketak.

Euskarazko irakaskuntza, kalitatezko irakaskuntza da eta, adituek diotenez, zure adinean euskaraz ikasteari uzten badiozu –batez ere familiaren inguruan euskaraz egiteko aukerarik ez baduzu– hizkuntz trebetasunak galdu egingo dituzu.

Gure herrian euskara gero eta garrantzitsuagoa da eta hori ikusita, ikasle guztiok animatu nahi zaituztegu, zuek ere datozen urteotan euskarazko ereduetan ikasten jarrai dezazuen; euskaraz ikastea zuen eskubidea da eta era horretara baino ez duzue lortuko etorkizunean euskaraz nahiz gazteleraz aise jardun ahal izatea.

Aldi berri baten atarian zaude. Derrigorrezko irakaskuntza amaitu eta Batxilergora edo Lanbide Heziketa zikloren batera zoaz eta garrantzitsua da zuk euskarazko ikasketen alde egitea, eta horretarako aukerarik ez dagoenean horiek euskaraz eskain ditzaten eskatzea.

Erabakia zure esku dago eta erabaki horrek eragin handia izango du zure etorkizunean.

Segi ondo eta aurrera!

Idatzi zure iruzkina

 

       
  Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.  
  Izena*  
  E-posta*  
  Mezua*  
       
  Idatzi segurtasun kodea  
  segurtasun kodea  
       
     
       

 

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Abendua 2019 Aurrera
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli