Hasiera

Lagunarteko hizkera - Komiki lehiaketa

irudia

Azken urteetan, euskararen normalizazioan lanean ari den jendearen artean, eta batez ere, gazteekin lan egiten dutenen artean, egoera informaletan euskarazko erregistro kolokiala lantzearen beharra nabarmen ikusten da. Lagunarteko Hizkerarekin Jolasean saioekin gai horretan eragin nahi dugu. Hau da, gazteek hizkuntzarekin jolastea bilatzen dugu, euskararekin ondo pasatzea. Era berean, beraiek erabiltzen dituzten esamoldeak aztertzen ditugu, eta, eredu moduan, hainbat esamolde eskaintzen dizkiegu.

HELBURU OROKORRAK

1. Haserretzearekin, adarra jotzearekin eta ligatzearekin zerikusia duten esamoldeak lantzea.

2. Hizkuntzarekin jolastu eta ondo pasa daitekeela erakustea.

3. Erregistro kolokiala erabiliz gustura sentitzea.

4. Egoera informaletan euskarazko erregistro kolokiala erabili dezaten animatzea.

5. Saioetatik kanpo erregistro kolokiala euskaraz erabil dezaten bideak jartzea: lehiaketak, web orria...

METODOLOGIA

Saio hauen metodologia erabat dinamikoa eta partehartzailea da. Lehentasunezkoa da gazteek ondo pasatzea saio hauetan, benetan helburuak lortu nahi badira. Horregatik, azalpenak oso gutxi izaten dira (esamoldeak berak aztertzen direnean soilik ematen dira azalpenak), eta beraien esperientzia eta esamoldeetatik abiatuz, jolas, antzerki eta dinamiken bidez, lortu nahi diren helburuetara iristen ahalegintzen gara.

SAIOEN EZAUGARRIAK

  • Lagunarteko Hizkerarekin Jolasean egitasmoa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, batxilergoan edo heziketa-zikloetan ikasten duten gazteei zuzendutakoa da.
  • Saioetan gehienez 25 gaztek parte hartu dezakete eta gutxienez 10ek. Saioak, gehienetan, gelaka egiten dira.
  • Saioak egiteko ikasgelak erabiltzen dira. Saioetarako behar den material guztia antolatzaileok jartzen dugu.
  • Saioetan parte hartzen duten gazteei, saioen amaieran, hainbat esamolde biltzen dituen Hitzontzia deituriko liburuxka banatzen zaie.

ERABILTZEN DIREN ESAMOLDEEN SAILKAPENA

Ligatzearen inguruko esamoldeak:

  • Hitz goxoak
  • Kuttunkeriak
  • Ligatzen saiatzekoak
  • Larrua jotzea
  • Masturbazioa
  • Piropoak
  • Sexu jolasean
  • Sexurako gogoa
  • Gorputz atalak adieraztekoak

Adarra jotzearen inguruko esamoldeak:

  • Algara kontuak
  • Buru kontuak
  • Lerdokeriak
  • Motel kontuak
  • Zirikatze kontuak

Haserretzearen inguruko esamoldeak:

  • Amorru kontuak
  • Gaiztakeriak
  • Hitz gordinak
  • Ironikoak
  • Mehatxu kontuak
  • Traizioak

Material osagarria

Idatzi zure iruzkina

 

       
  Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.  
  Izena*  
  E-posta*  
  Mezua*  
       
  Idatzi segurtasun kodea  
  segurtasun kodea  
       
     
       

 

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Abuztua 2019 Aurrera
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli