Hasiera

Masaje tailerra

irudia

 Masaje tailerra, ESEPen (Euskara Sustatzeko Ekintza Plana) barruko ekintza da eta familia bidezko hizkuntzaren transmisio bideak indartzea du helburu. Izan ere, Ordiziako Udalak, egoera guztietan euskara erabili ahal izateko tresnak eman nahi dizkie gurasoei: “Masajea haurrekin komunikatzeko beste modu bat da eta, eskuen teknikak ez ezik, hizkuntzak ere badu hor zerikusia”.

 
 
Aurreko urteetan bezala, Jone Beitialarrangoitia psikoterapeuta legazpiarrak emango du masaje tailerra, zazpi saiotan. Hain justu ere, honako egunotan: urriak 6, 16, 20, 27; azaroak 3, 10, 17.  Masaje tailerrak 30 euroko kostua du eta ordu eta laurdeneko iraupena izango du saio bakoitzak (10:00etatik 11:15era). Urdaneta ikastetxeko Kaur Hezkuntza eraikinean emango da ikastaroa. Informazio gehiago nahi duenak 943 80 56 22 telefonora dei dezake, edota esep@ordizia.eus helbidera idatzi.
 
 
Liburuxka opari
Jone Beitialarrangoitia irakaslearen esanetan, gurasoen eta seme-alaben arteko lotura eta elkar-ezagutza handitzeaz gain, masajea ona da haurraren sistema inmunologikoa, nerbio-sistema, hezur-sistema eta digestio nahiz muskulu-sistemak bizkortzeko.
 
Tailerrean zehar, gorputzaren atal desberdinak landuko dituzte. Eta, saio bakoitzaren amaieran, irakaslearekin bakarka aritzeko aukera izango dute gurasoek.
 
Masaje infantil liburuko hainbat atal oinarri hartuta, euskarazko liburuxka osatu dute Udaleko Euskara Zerbitzukoek. Liburuxka hori banatuko zaie tailerreko gurasoei, etxean ere euren haurrari masajea ematen jarrai dezaten. Tailerrean parte hartu ez eta liburuxka eskuratu nahi lukeen gurasoak, Euskara Zerbitzuan eskatu dezake.
 

Material osagarria

Idatzi zure iruzkina

 

       
  Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.  
  Izena*  
  E-posta*  
  Mezua*  
       
  Idatzi segurtasun kodea  
  segurtasun kodea  
       
     
       

 

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Abendua 2019 Aurrera
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli