Hasiera

MERKATARITZA OSTALARITZA

irudia

 Euskarak gero eta funtzio gehiago ditu gure gizartean eta gero eta herritar gehiagok egiten dugu euskararen aldeko hautua. Horregatik, kalitatez lehiatu nahi duten establezimenduek euskara ere aintzat hartu behar dute eta, horretan laguntzeko, Ordiziako Udalak herriko establezimenduei hainbat baliabide eta dirulaguntza eskaintzen dizkie:

        · HIZKUNTZA AHOLKULARITZA

Testuen zuzenketa eta Itzulpenak (testuaren ezaugarriak: zabalpen publikorako izatea edo behin eta berriz erabiltzekoa eta 3 orrialdetik beherakoak).

        · HAINBAT MATERIAL

Kartel maketatuak (COVID-19ari loturiko oharrak barne), zuk esandako testuarekin eta nahi duzun neurrian;  zure eskura ere  “Zabalik/Itxita” afitxak,  “Merkealdia” eta “Eskaintza berezia” kartelak, inprimaki estandarrak (fakturak, ordainagiriak, loteria…)

         · DIRULAGUNTZAK

Errotuluak:* Euskara hutsean jarriz gero, kostuaren %50 ordainduko dizu Udalak, gehienez ere 300€.

Irudi korporatiboa:* Euskaraz jarriz gero, kostuaren %50a lagunduko du diruz Udalak, gehienez ere 120 €.  Elementu hauek, besteak beste: barruko eta eskaparateetako errotulazioa,  ibilgailuen errotulazioa, bisita-txartelak, zigilua, poltsak, produktuak biltzeko papera..

Webguneak:* 1)Euskara hutsezko webgunea, kostuaren %50a, gehienez ere 350 €  2)Euskaraz ireki eta hizkuntzaz aldatzeko aukera ematen duenean, kostuaren %50a, gehienez ere 250€. 3) Hizkuntza aukeratzea sarbide duten webguneen kasuan, kostuaren %50a, gehienez ere 150€.

*OHARRA: testuak euskaraz zuzen idatzita egon behar du; inprimatu aurretik, galdetu Euskara Zerbitzuan.

 

Euskara ikasteko: euskara hitzarmena sinatuta duten merkatal establezimenduetako arduradun eta enplegatuei, Udalak matrikularen %85a itzuliko die

 

ESKAERAK ETA INFORMAZIOA:   euskara@ordizia.eus     esep@ordizia.eus   688757540 (whatsapp bidez)     

Material osagarria

Idatzi zure iruzkina

 

       
  Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.  
  Izena*  
  E-posta*  
  Mezua*  
       
  Idatzi segurtasun kodea  
  segurtasun kodea  
       
     
       

 

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Abendua 2020 Aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli