Hasiera

Piropo lehiaketa

irudia

Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak gazteei zuzendutako Piropo Lehiaketa antolatzen du, Oianguren, Jakintza eta Goierri Lanbide Eskola ikastetxeekin elkarlanean. Lehiaketa, gazteen artean euskarazko erregistro kolokiala sustatzeko EBPNtik (Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia) egiten den proposamena da.

Oianguren eta Jakintzako DBH3ko ikasleek Lagunarteko hizkerarekin jolasean saioak hartzen dituzte Ttakun elkarteko begirale-hezitzaileen eskutik, hori ere Ordiziako Udalak antolatuta. Eta aipatu ekimen horri jarraipena ematen dio piropo-lehiaketak.

Lehiaketako gaia euskarazko piropoa da eta esamoldea euskara bizian eta askean idatzi beharko da. Hiru maila edo adin-tarte bereizten dira lehiaketako oinarrietan: 14-15 urte (DBH3), 15-16 urte (DBH4) eta 16 urtetik gorakoak. Lagun bakoitzak ezin du esamolde bat baino gehiago aurkeztu; esamolde guztiek jatorrizkoak eta norberak sortuak izan behar dute; eta originaltasunari erreparatzen diote epaimahaikideek, “inork esan gabeko hori, inork esango ez lukeen moduan” esateari, alegia.

Epaimahaiak bereziki begiratzen dio testuaren zuzentasunari, jatortasunari eta egokitasunari. “Lana aurkezten duen gazteak ondo pentsatu beharko du maite duen horri zer esango liokeen, eta, batez ere, nola esango liokeen. Garrantzitsua da euskarak ematen dituen aukerak arakatzea, bideak bilatzea.

Aurreko urteetan piropo-lehiaketara lan asko aurkeztu dituzte Ordiziako gazteek, eta antolatzaileek lanak izan dituzte piropoak hautatzen. Honako gomendioa egin nahi diete lehiaketara lanak aurkeztuko dituztenei: “Laburra bi aldiz hobea da, baita piropoetan ere!”.

Hiru maila, maila bakoitzeko hiru sari
Proposamen guztien artean, hautapen batzordeak hiru piropo aukeratzen ditu maila bakoitzean: Ordiziako ikastetxeetako ikasleek aurkeztutako piroporik onena; Ordiziako ikasleek aurkeztutako bigarren piroporik onena; eta Goierriko gazteek aurkeztutako piroporik onena.

Honako piropoak gailendu ziren aurreko lehiaketetan:

  • ‘Zurea gorputza! Bestea zakurraren putza’
  • Gatza ere gozatuko zenuke!
  • Iturrira etorri nahi Bartolo?
  • Harrapau ezkeo…!
  • Nik bi esku ditut, zuk bi titi dituzulako
  • Egun eta gau, zu bezalakorik eztau’
  • ‘… hitzik gabe uzten nauzu’
  • ‘Azala horrelakoa bada, nolakoa izango da mamia!’
  •  

Argazkiak:

Piropo lehiaketa Piropo lehiaketa Piropo lehiaketa Piropo lehiaketa
 2008. 1. maila  2008. 2. maila    2010
 Piropo lehiaketa  Piropo lehiaketa  Piropo lehiaketa  Piropo lehiaketa
 2010  2010    

 

Idatzi zure iruzkina

 

       
  Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.  
  Izena*  
  E-posta*  
  Mezua*  
       
  Idatzi segurtasun kodea  
  segurtasun kodea  
       
     
       

 

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Azaroa 2019 Aurrera
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli