Hasiera

UDALEKU IREKIAK 2020

irudia

EN CASTELLANO

 

Ordiziako Udaleko Euskara Sailak udako UDALEKU IREKIAK antolatu ditu.

AURRETIKO IZEN-EMATEA 

Bi aukera izena emateko:

-Aurrez aurre: ekainaren 16tik 19ra Ordiziako Udaleko Arreta bulegoan (9:00-13:00)

-Internet bidez: ekainaren 17tik 21era. Izena emateko HEMEN klikatu.

PARTAIDEAK

2009 eta 2015 urte bitartean jaiotako haurrei zuzenduriko udaleku hauek udan  aisialdian euskaraz gozatzea eta herriko haurren arteko harremanak euskaraz izatea dute helburu eta horiek lortze aldera makina bat jolas, tailer, ekintza…antolatuko dira.

UDALEKUAK NOIZ

Hiru aste iraungo dute, uztailaren 6tik 24ra, eta astelehenetik ostiralera burutuko dira 10:00etatik 13:00era.

PLAZAK

Plazak mugatuta daude.

Plaza lortzeko lehentasuna izango dute:

-Egoera zaurgarrian dauden familiek (Izena ematean, DBEaren edo bestelako gizarte laguntzen ziurtagiria aurkeztu beharko dute).

-Guraso bakarreko familiek (Izena ematean, Familia liburua eta laneko ziurtagiria ordutegiarekin aurkeztu beharko dute).

-Bi gurasoak edo tutoreak lanean dituzten familiek (Izena ematean, Familia liburua eta laneko ziurtagiria ordutegiarekin aurkeztu beharko dute).

 Plaza lortu dutenen zerrenda ekainaren 24an aurrera argitaratuko da: www.ordizia-euskaraz.eus

 

COVID-19 dela eta segurtasun neurriak hartuko dira.

Idatzi zure iruzkina

 

       
  Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.  
  Izena*  
  E-posta*  
  Mezua*  
       
  Idatzi segurtasun kodea  
  segurtasun kodea  
       
     
       

 

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Uztaila 2020 Aurrera
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli