Hasiera

HIZKUNTZA ESKUBIDEAK

Euskara:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko berezko hizkuntza da.
  • Hizkuntza ofiziala da Euskal Autonomia Erkidegoan, gaztelaniarekin batera. Herritarren hizkuntza-eskubideak

Euskal Autonomia Erkidegoan:

  • Herritar guztiek dute euskara eta gaztelania hitzez eta idatziz ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea.
  • Inork ez du kalterik jasoko hizkuntza ofizial bata edo bestea erabiltzeagatik edo ez erabiltzeagatik. • Ikasketak bi hizkuntza ofizialetan egiteko eskubidea.
  • Komunikabideetako mezuak eta abar (aldizkari, irrati, telebista...) euskaraz jasotzeko eskubidea.
  • Euskaraz aritzeko eskubidea lanbide- eta lan-jardueran eta jarduera politikoan eta sindikalean.
  • Edozein bilkuratan euskaraz egiteko eskubidea.
  • Herritarrak kontsumitzaile eta erabiltzaile diren neurrian, ondasun eta zerbitzuei buruzko informazioa euskaraz zein gaztelaniaz jasotzeko eskubidea.
  • Autonomia Erkidegoan dauden enpresa edo establezimenduekin dituzten harremanetan, ofizialak diren bi hizkuntzetako edozein erabiltzeko eskubidea.
  • Administrazio publikoekin dituzten harremanetan euskera nahiz gaztelania erabiltzeko eskubidea, eta herritarrak aukeratutako hizkuntza ofizialean hartuak izatekoa.

Eta hauek udalera ekarriz, zeintzuk dira eskubide horiek?

  • Euskara ahoz nahiz idatziz erabiltzeko eskubidea duzu, inork beste hizkuntza batean aritzeko eskatu gabe.
  • Harremanetarako euskara hautatzeagatik bereizketarik ez jasateko eskubidea duzu (berdintasuneko eskubidea)
  • Zuk hautatutako hizkuntza horretan erantzuna izateko eskubidea duzu.

Ordenantza (ikus fitxategia)

Ordizian euskararen erabilera areagotzeko eta normalizatzeko, besteak beste, ezinbestekoa da herritarron parte hartzea eta inplikazioa. Alegia, jakin, udalak eskaintzen dituen zerbitzu guztietan, bidaltzen duen informazioan...,hau da, herritarrokin dituen harreman guztietan, euskarak dagokion lekua izan beharko duela; eta, honela gertatu ezean, eskatzeko eskubidea duzula.

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Iraila 2017 Aurrera
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli