Hasiera

Bilaketa

Kaminoazpia (-a)

Mota: Aurkintza
Oharrak: Majoria eta Otatza baserriek izen bereko lursail bana dute. Bideazpia (-a) toponimoa ere aurkitu dugu XIX. mendeko agiri batean. Leku-izen honen osagaiak kamino/bide eta azpia dira eta gaurko N-1 errepidearen azpian dauden soroak direla dirudi. Kamino hitza arrunta izan da euskaraz eta osagai hori duten baserri izenak ere baditugu, sarri Kamio bihurtuta. Hitz hau bide nagusiak izendatzeko erabili izan da. Hala ere, Garibayk aipatzen duen errepidea izan zen garai batean galtzada nagusiak izendatzeko Euskal Herrian erabiltzen zen izena eta hori da azken urteotan zabaltzen ari dena. Azken hitz honen osagaiak errege eta bide dira. Toponimo honekin lotuta Kaminogaña ere bildu dugu. Usunbillaga baserriko soroa da. Ahoz Kamiñogañe esaten diote. Goierriko hizkeran ohikoa den bezala, hitzaren artikulua (-a) –e bilakatu da, izena deklinatzean ohikoa baita aldaketa hori: Kaminogaña, baina Kaminogañeko, Kaminogañetik, Kaminogañera, Kaminogañean... Izenak berak dioen bezala errepidearen gainean dagoen soroa da eta Etxeatzeren ondoan dago.
Sinonimoak: Bideazpia (-a)

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1768/1862 Bide-azpia Bide-azpia, termino llamado GPAH
1863 Camin-azpia   TJE
1989 Kaminazpia   ETM
1989 Bideazpia   ETM
1989 Kaminazpia   ETM
1989 Kamioazpia   ETM
2008 Caminoazpia El sembradío Caminoazpia, que mantenía 766,75 posturas SA
2008 Caminoazpia Caminoazpia, sembradío de 184 posturas SA

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli