Hasiera

Bilaketa

Sagastizabalazpikoa

Mota: Etxebizitza
Oharrak:

Sagastizabal izeneko bi baserri daude Ordizian, Sagastizagal Garaikoa eta Sagastizabalazpikoa. Lehenengoa Potxo izenez ezagutzen da gaur egun eta bigarrenari Saizalazpi esan ohi zaio. Agirietan ondorengo aldaerak topatu ditugu: “Sagastizaval de abajo”, “Sagastizaval azpicoa”. Baserri honen lurra da Zanpanbaso. Bere osagaien artean toponimo hau duten leku-izen gehiago ere bildu ditugu: Sagastizabalaldea (-a): Sagastizabal baserriko lurra, Sagastizabal ere esaten zitzaion. 1577tik aurrera topatu dugu agirietan eta, horietako baten arabera, Areta baserriaren azpian omen zegoen sagasti zabal hau. Sagastizabalazpikoa (-a): Edota Sagastizabalazpikoaldea(-a) Neberonearen lurra da. Kokatu ez dugun arren, Sagastizabal baserriaren azpikaldeko sororen bat dela uste dugu. Sagastizabalgaraikoa (-a): XVIII. eta XIX. mendeetako agirietan topatu dugu leku-izen hau eta Sagastizabal baserriaren inguruari hala deitzen zitzaiola ondoriozta dezakegu.


Ahozkoa: Sagastibekoa, Saizaal (008), Saizabal (008), Saizalazpi (009)
Kokapena kartografian: D3

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1768/1862 Sagastizaval de abajo   GPAH
1768/1862 Sagastizaval azpicoa   GPAH
1768/1862 Sagastizaual de auajo Sagastizaual de auajo, casa de GPAH
1792 Sagastizaval azpicoa ...coste causado en echar el cascajo al camino nuevo que se a echo desde Sagastizaval azpicoa hasta pasa la Casa de Sagastizaval garaicoa... AGG-GAO
1857-1862 Sagastizábal-azpicóa   NPGI
1859/1861/1864 Sagastizabal azpicoa   OUA
1863 Sagastizabal azpicoa   TJE
1910 Saizabal azpicoa Pertenecidos Saizabal azpicoa AGG-GAO
1974 Sagastizabal   CG
1993 Sagastizabalazpicoa   HPS
1993 Sagastizabal de abajo   HPS
1993 Sagastizabal azpicoa   HPS
1993 Saizabalazpikoa   HPS
2006 Sagastizabal   OM
2007 Sagastizabal   EJM
2008 Sagastizabal Azpicoa SAGASTIZABAL AZPICOA (“Saizabal azpikoa”) SA
2008 Saizabal azpicoa SAGASTIZABAL AZPICOA (“Saizabal azpikoa”) SA
2008 Saizabal en 1.763 ya tenía alquilada esta casería “Saizabal” a dicho Mayorazgo de Abaria SA
2008 Saizal La primera era Sagastizabal azpikoa (hacia este caserío "Saizabal"), de 135 posturas de cabida... SA

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli