Hasiera

Bilaketa

San Inazio

San Inazio Mota: Kalea
Oharrak: Buztuntza auzoan dago. Iñigo Oinaz Loiola (Azpeitia, Gipuzkoa, 1491 abenduaren 24 – Erroma, Italia, 1556ko uztailaren 31), San Inazio Loiolakoa izenez da ezaguna. Militar eta erlijioso euskalduna, Jesusen Konpainiaren sortzaile izan zen San Frantzisko Xabier nafarrarekin batera. 1521eko maiatzaren 20an zauritu zuten Iruñeko setioan hiria askatu nahi zuten Nafarroako erregearen aldekoek. Sendatzeko garaian erlijio testuak irakurtzen eta soldaduen bizimoduaz hausnartzen hasi zen. Aurreko bizimoduarekin hausteko asmoz izena ere aldatu zuen eta Eneko izena alde batera utzi Ignatius -latinez jakina- izena hartu zuen. Eliza Katolikoaren santua da 1623ko martxoaren 12an Paulo V.a Aita Santuak Frantzisko Xabierkoarekin batera santifikatu zuenez geroztik. Salamancan eta Parisen ikasi zuen Erromara joan baino lehen. Gipuzkoa eta Bizkaiko zaindaria da. XVII. mendean, Azpeitian, bere omenezko Santutegi bat eraiki zuten: Loiolako Santutegia.

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1863 S. Ignacio   TJE
2005 San Inazio San Inazio kalea KI
2006 San Inazio   OM

 

  • Zure iritzia
  • Bidali zure argazkia (1)

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli