Hasiera

HAURRAK

irudia

Euskara Sailak hainbat programa ditu umeentzat:

 

 

 

 

  • Ikusi Makusi kultur emanaldiak: Udaleko Euskara eta Kultura Sailen eta Hitzaro Euskara Elkartearen eskutik. EBPNren (Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia) barruan herriko haurrentzat eta horien gurasoentzat antolatzen diren kultur emanaldiek osatzen dute Ikusi Makusi egitaraua.
  • Jolas tailerrak, Kantu tailerrak: Udaleko Euskara Zerbitzuko EBPNren (Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia) baitako ekintza da, Arrasateko Txatxilipurdi Haur eta Gazte Ekintzak elkarteak gidatuta. Jolas tailerretan eta Kantu tailerretan, besteak beste, ondokoak lantzen dira:
    - Haurrekin jostailuei buruz, iragarkiei buruz…ea hitz egin ondoren, jolas bat proposatzen da beraiekin egiteko eta ondoren jostailu bat sortzen da birziklatutako materialarekin.
    - Ezagutza jolasak, esku jolasak, zozketa jolasak, konfiantza jolasak,... egiten dira.
    - Taldean jolasteko jolasak, guztiek irabazi edo galtzen dute. Ez dira lehiatzen.
  • Pelikulak euskaraz zine aretoetan: Herri Antzokian euskarazko pelikulak herritarrei eskura jartzea da helburu nagusia. Batik bat, haur eta gazteen artean sustatzen da euskarazko zinema.
  • Ahozkotasuna eta Bertsolaritza ikastaroak eskoletan:
    -  Bertsogintza bitarteko delarik, hau da, eskola kurrikulumean bertsolaritza ezarriz, ikasleen euskararen erabilpen maila eta kalitatea handitzea
    -  Bertsotarako zaletasuna piztea eta bertsogintzari eskolako jardunean funtzionalitatea emanik, zaletuen beharrak eta gogoak elikatzea.
  • Haurrentzako kultur emanaldiak, eskola orduetan: txotxongiloak, antzerkia…: Urtean zehar eskola orduetan kultur emanaldiak izaten dituzte haurrek; ipuin kontalariak, jolas tailerrak, txotxongiloak, antzerki emanaldiak…
  • Udaleku irekiak: Euskara Biziberritzeko Planaren (EBPN) barruan Ordiziako Udalak udaleku irekiak antolatutzen ditu. Txirristi Mirristi izeneko ekimenak, 6 eta 9 urte bitarteko herriko haurrei Udaletik egiten zaien aisialdiko eskaintza da. Udalekuen dinamizazioa Hitzaro euskara elkartearen esku izaten da.
  • Haur Txokoa, jolas giroko errefortzu saioak guraso etorkinen haurrentzat: Jarduera honek, jolasaren eta aisialdi ekintzen bitartez, guraso etorkinen haurrentzat eskolaz kanpoko euskararen erabilera bultzatzea du helburu, bai eta euskararekiko jarrera positibo eta aktiboa bultzatzea ere.

Zuzenean umeentzako ez diren baina gurasoen eta seme-alaben arteko hartu-emanean eragiten duten programen gaineko informazioa ere kontsultatu ahal izango duzu:

  • Haurdunentzako Pilates ikastaroa: Helburua ikastaroa euskaraz eskaintzea da; kasu honetan haurdun dauden ordiziarrei erditzean lagunduko dien ariketak egitera zuzendua.
  • “Zorionak! Ama izango zara”. Haurdunei: liburua eta dvd-a: Familia da hizkuntza transmisioaren elementurik garrantzitsuena. Eta konturatu gara familiaren papera indartu beharra dagoela euskararen transmisioan. Haurdun daudenentzat eta emaginentzat lagungarria izango den liburua eta ikus-entzunekoa eskaintzen dugu.
  • Haur masaje ikastaroa: Ordiziako Udalak egoera guztietan euskara erabili ahal izateko tresnak eman nahi dizkizue gurasoei, eta, hain justu ere, hizkuntzaren familia bidezko transmisio bideak bermatzea helburu duten ekimenen artean dago haurrentzako masaje tailerra. Sei hilabetez azpiko haurrak dituzuen gurasoei begira antolatzen du Udaleko Euskara zerbitzuak masaje tailerra, Euskara Biziberritzeko Planaren (EBPN) barruan. Jone Beitialarrangoitia psikoterapeuta legazpiarrak ematen du tailerra Barrena kultur etxean.
  • Ipuinak kontatzen ikasteko tailerra: Gurasoak ipuin kontalari izateko ikastaroa da. Hainbat saiotan ipuin kontalari baten eskutik ipuinaren trama osatzen eta kontaketa teknikak irakasten zaie.
  • Gurasoak eskolaren norabide berean ikastaroa: Ordiziako Udala, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan (EBPN), familien arloa lantzen ari da. Euskararen normalizazio prozesuan garrantzi handia dute familiek. Euskararen eta hizkuntza-jokabide egokien transmisioan eragin handia dute guraso euskaldunek, baina euskaraz ez dakitenek ere euskararekiko jarrera eta jokabide positiboak transmititzea garrantzitsua da, gurasoek eskolaren norabide berean hezi ditzaten euren haurrak.
  • Euskalduntza-alfabetatze ikastaroak eta diru-laguntzak: Ordiziako Udalak, Ordizian euskararen erabilera normaliza¬tzeko tresna publikoa izanik, bere helburuen eta egitekoen barne har¬tzen du ordiziarren euskaldun¬tzea susta¬tzea. Horrela, euskara ikasten edo hobe¬tzen diharduten bizilagunei diru-lagun-tza publikoak ematea da oinarri hauen xedea.

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Iraila 2017 Aurrera
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli